NAIZ
ZESTOA

Azaroko igande batean egingo da Osinbeltzen inguruko herri galdeketa Zestoan

Azaroko igande batean egingo da Gipuzkoako Aldundiak Zestoako Osinbeltz harrobian ezarri nahi duen gordailuaren inguruko herri galdeketa. 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute bozka, eta posta bidezko botoa emateko ere aukera izango da.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute Osinbeltz harrobiaren harira egingo den herri galdeketaren prozesu parte-hartzailea. (@EHbilduBNGip)
Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute Osinbeltz harrobiaren harira egingo den herri galdeketaren prozesu parte-hartzailea. (@EHbilduBNGip)

Zestoako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Aldundiak ezarri nahi duen materia inerteentzako gordailuaren harira egitekoa den galdeketari begirako prozesu parte-hartzailea aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Bertan aurreratutakoaren arabera, azaroko igande batean izango da galdeketa. Sei hautesleku jarriko dira eta 9.00etatik 20.00ak arte izango dute aukera hautesleek proiektuaren gaineko euren bozka emateko.

16 urtetik gorako guztiek izango dute aukera galdeketan parte hartzeko eta gutxienez urte bete egon beharko dute erroldatuta bozka eman ahal izateko.

Posta bidezko bozka emateko aukera ere izango da, baina ez delegatutako bozka ematekoa. Ikuskatzaileak ere izango dira, prozesuaren gardentasuna bermatzeko ardurarekin.