@belastegi
Donostia

Ehunka lagun presoek aurkeztutako helegiteen ebazpenaren kontra

Hogei presok dispertsioaren kontrako helegitea aurkeztu zuten Audientzia Nazionalean baina honek ezezkoa eman die. Ebazpen horretan hainbat «burugabekeria» ikusten dituztela salatu dute gaur goizean Donostian.

Donostiako epaitegi aurreko agerraldia. Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS
Donostiako epaitegi aurreko agerraldia. Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS

Hogei presok helegitea aurkeztu zuten dispertsioaren kontra eta urriaren 29an jakin izan zuten Audientzia Nazionalaren ebazpena kontrakoa zela. Erabaki horren aurrean, Etxeratek elkarretaratzea deitu zuen gaur goizerako, Donostiako epaitegiaren aurrean. Bertan Patricia Velez eta Urtzi Errazkin bozeramaileek esan dute ebazpen horretan «burugabekeri» ugari daudela.

Hasteko, «presoaren eskubidea da ezarritako zigorra etxetik ahalik eta gertuen betetzea», baina Estatu espainiarrak nazioarteko zuzenbide arauei kasurik ez egin eta dispertsioaren bidea hautatu duela aipatu dute. Hala, azaldu dute 420 presoetatik 22 soilik daudela 400 kilometro baingo gutxiagora, 700 kilometro baino gehiagora 330 dauden bitartean.

Bestalde, salatu dute «dispertsioak berdin-berdin» eragiten diela prebentibo zein zigortutako presoei. Era berean, uste dute «xantaia operazio bat ere badela» dispertsioa, alegia, Espainiako Barne Ministroak esan ohi du dispertsioa ETA desegiten denean amaituko dela. «Zigor eta xantai operazio horren zein beste onorioen hartzaileak gu gara, presoak bezain beste», esan zuten senideei erreferentzia eginez.

«Gu zein gure senideak, inongo epaimahaiak ebatzi ez duen zigorra betetzen gaude», azpimarratu dute. Izan ere, orain arte 16 senide hil dira kartzeletara bisita egiteko bidaietan eta uste dute «biktima horiek aitortuak» izan behar direla, Etxeraten ustez Estatuak ez dituelako kontutan hartzen.

Amaitzeko Errazkinek gaur, larunbata izanik, euren senideak ikustera bidaiatzen izango diren pertsonak gogoan izan zituen eta besarkada handi eta animoak bidali dizkie.