
Arabako hiriburuan eginiko agerraldi jendetsu eta anitzean, ‘Gasteizko eskola publikoaren aldeko manifestua’ aurkeztu dute guraso elkarte, sindikatu eta etorkinen kolektiboek.
Salatu dutenez, sare publiko eta kontzertatuaren artean «desoreka» ematen da, nahiz eta biak diru publikoz finantzatzen diren.
Ikastetxe publikoetan atzerritar jatorriko ikasleen kontzentrazioa «gero eta handiagoa» denean, hezkuntzako arduradunen «erantzun falta» kritikatu dute, «‘bertako’ familiak gure hiriko sare kontzertatutako ikastetxeetan kontzentratzen diren bitartean».
Egoera ez da berria, baina azken hiru urteotan areagotu egin dela adierazi dute. 2016ko urtarrilean, Hezkuntza Ordezkaritzak plazaratutako datu publikoek beren kezka «egiaztatu» dutela azpimarratu dute: Gasteizko 20 ikastetxetako hainbat gelatan atzerriko jatorria duten ikasleek %30 gainditzen dute. Lau eskolatan %80a gainditzen da eta hirutan, %50a.
Etorkin gehien duen auzoan kopurua %18koa da eta auzo gehienetan %10era ez da heltzen kopurua, ondorioz, desoreka argia dela azpimarratu dute.
Gaurtik aurrera, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin, Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiekin edota Arartekoarekin eskatuko dituzte bilerak.
«Gasteizen gizarte bateratu baten eraikuntza dago jokoan, eta kolektibo guztien integrazio egiazkoa nahi dugu», azaldu dute.
«Zenbait eskolen klasismo eta elitismoaren mesedetan –gaineratu dute–, ikastetxe batzuetan gertatzen ari den getizazioa eta txirotzea ekidin nahi dute».
Azkenik, azpimarratu dute «hezkuntza sistemaren printzipioen aurka joatea suposatzen duen jatorrian nahiz klase sozialean oinarritutako segregazioa» ekidin nahi dutela.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
