NAIZ
IRUÑEA

Aske geratu dira Foruzaingoak Nafarroako Unibertsitate Publikoan atxilotutako bi gazteak

Hezkuntza sisteman eman diren erreformen aurka mobilizazioekin jarraitzen dute NUPen, eta gaur goizean manifestaldia burutu dute kanpusean. Foruzaingoa gazteen aurka oldartu da, kargak izan dira eta gutxienez bi gazte atxilotu egin dituzte. Eguerdian aske geratu dira biak «desobedientzia» akusazioarekin.

Bi gazte atxilotu ditu Foruzaingoak Nafarroako Unibertsite Publikoan. Errektoretzak Ekonomia eta Ingeniaritza fakultateetan gauzatu nahi dituen erreformen aurka mobilizazio ugari eraman ditu aurrera azken asteetan Ikasle Abertzaleak taldeak, eta gaurko manifestaldian, gutxienez, bi pertsona atxilotu dituzte «desobedientzia» leporatuta eta eguerdian utzi dituzte aske.

08:45ak aldera Foruzaingoak mobilizazioaren aurka kargatu egin du, eta bi gazte atxilotu eta beste bat, gutxienez, identifikatu dute.

LAB sindikatuak Foruzaingoaren jarrera salatu du, «zakarki eta itsusi» unibertsitatean sartu direla azpimarratuz. Era berean, Errektoretzari galdegin dio ea «horrela konpondu nahi dituen» bertan sortzen diren arazoak.