Guardia Zibil moduan aurkeztu ziren bi gizonezkok Antiguako gazte bati eurekin kolabora zezan mehatxatu egin zutela salatu du Sortuk. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, gertaerak ostiral goizean izan ziren, gaztea lanerantz abiatzen zenean.
«Fresneseko espetxean gose greban ziren euskal preso politikoekin elkartasunez maiatzean Antiguan egindako protesta ekimen baten inguruan galdekatu zuten gaztea, ekimenean parte hartu zuten lagunen izenak eskatu zizkioten, ez ematekotan ekimenaren ardura berari leporatuko ziotenarekin mehatxatuz», azaldu dute.
Guardia Zibilek lanetik ateratzerakoan zain izango zituela adierazi zioten gazteari. «Ostiral goiz osoan zehar zelatan izan zituen bi gizon hauek». Hala ere, hainbat lagun gaztea babestera joan ziren bere lantegira eta ustezko Guardia Zibilak ez ziren berriz gerturatu.
Gazteak salaketa jarri zuen komisaldegian.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
