NAIZ
USURBIL

Lipduba grabatu dute Usurbilen, erraustegiaren inguruko galdeketa berotzeko

Datorren asteburuan erraustegiaren inguruan herri galdeketa egingo da Usurbil eta Zubietan. Hala, lipdub bat grabatu dute larunbat honetan, galdeketaren harira herritarrak aktibatu eta hauen parte hartzea sustatzeko.

Herriko eragile guztiak inplikatu dira lipdubaren grabaketan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Herriko eragile guztiak inplikatu dira lipdubaren grabaketan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Erraustegia Erabakia plataformak antolatuta, lipduba grabatu dute Usurbilen datorren asteburuan herrian erraustegiaren inguruan egingo den herri galdeketaren harira. Herriko eragile guztien hartu dute parte ekimenean, antolatzaileen aurreikuspenak gaindituz.

Lipduba herri galdeketaren aurrean herritarren aktibazioa eta parte hartzea sustatzeko egin dute, antolatzaileen arabera, datorren asteburura begira parte hartzea jotzen baitute elementu garrantzitsuenentzat.

Galdeketa ostiralean, larunbatean eta igandean zehar egingo da eta galdera honi erantzun beharko diote Usurbil eta Zubietako bizilagunek: «Nahi al duzu erraustegia egitea?». Herritarrek «bai» ala «ez» erantzun beharko dute.

Erraustegia Erabakia plataformako kideek salatu dute herri galdeketaren antolatzailea Udala izatea debekatu izana, baina goraipatu herritarrek testigua hartzeko egin duten ahalegina.

Datorren ostiral arratsaldea, plazan, proiektatuko dute gaur grabatutako lipduba.