NAIZ

Urtarrilaren 22an hasi eta apirilaren 30a arte luzatuko dira aurtengo Zuberoako maskaradak

Datorren urtarrilaren 22an abiatuko dira aurtengo Zuberoako maskaradak Ezpeizen. Pettara eskualdeko Xiberoko Jauna elkarteak antolatuta, 15 herritan izango dira datozen hiru hilabetetan.

Maskarada Barkoxen.
Maskarada Barkoxen.

Ezpeizen abiatuko dira aurtengo Zuberoako maskaradak, urtarrilaren 22an. Azkena, aldiz, hiru hilabete beranduago izango da Ürrüstoin, apirilaren 30ean. hasi eta apirilaren 30a arte luzatuko dira aurtengo Zuberoako maskaradak. Tartean, astebururo-astebururo, herri bat bisitatuz. 15 guztira.

Tarte horretan Gotaine, Altzai-Lakarri, Altzürükü, Müskildi, Pagola, Maule, Idauze, Iruri-Zalgize, Urdiñarbe, Larraine, Hoki,  Barkoxe, eta Gameren ere izanen dira. NAIZen agendan, egutegi guztia.

Zuberoako Arbaila mendien iparraldean kokatzen den Pettara eskualdeko Xiberoko Jauna elkarteak antolatuko ditu aurtengo maskaradak. Elkartea Ezpeize-Ündüreineko, Ürrüstoi-Larrabileko, Ainharbeko, Sarrikotako, Onizepeako eta Mitikileko gazteez osatuta dago.