
Hasi berriak diren erraustegiaren obrak 2011an Eh Bilduk gelditu zituela gogoratu dute. «Orduan, 2011an, milaka gipuzkoarrek esaten genuen eta gaur diogu: ‘Errausketarik Ez’, txarra delako osasunarentzako, ingurumenarentzako, ekonomiarentzako eta enpleguarentzako. Gipuzkoako agintariek ez dute entzun nahi, ez orduan eta ez orain. Baina, gainera, tartean Gipuzkoa osoan zabaldu da hondakinentzako kudeaketa sistema hobea, merkeagoa, enplegu gehiago sortzen duena, garbiagoa», gaineratu dute.
«Agintariak tematu dira zerbitzu publikoen kontrata pribatu handiei milioi askoko oparia egiten. 2011an milioi askoko zorra egin zioten Gipuzkoari Swap madarikatu haiekin, 2017an 35 urterako hipotekatu gaituzte 1.000 milioitik gorako alferrikako gastuetan. PNV eta PSOEko agintariek jendea engainatzeaz gain, errausketaren egiak ezkutatzeaz gain, herritarrok nazkatuta etsitzea nahi dute», adierazi dute.
«Guk, Errausketaren Aurkako Mugimenduan biltzen garen elkarte, talde eta boluntariook, herritarrei eskatzen diegu: Ez etsi! Ez onartu erraustegi kriminal hau!», aldarrikatu dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
