GARA
OTXANDIO

Euskaraz bizitzeko irrikaz, festa giro ederra Otxandion

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundeak antolatuta, seigarren Euskaraz Bizi Eguna ospatu zuten atzo Otxandion, “Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera” lelopean. Leloak berak iradokitzen duen moduan, helburua euskaraz bizitzeko eskubidearen lorpenean urrats berriak egiteko bideak irekitzea da.

Nestor Esteban EHEko koordinatzaileak hartu zuen hitza eguerdiko ekitaldi nagusian, eta bertan nabarmendu zuenez, beharrezkoa da «autodeterminazio ariketa indibidual zein kolektiboa» egitea, euskaldunak «hiztun aktibo» bilakatuz.

«Euskara salbu dago, baina euskaldunok ezin dugu euskaraz bizi. Ezin dugu euskara erabili», salatu zuen alderdi politikoei eta instituzioei euskararen defentsan inplikatu daitezen eskatuz. «Ukaezina dena lortu eta onartezina dena geldiarazteko tenorea da», gaineratu zuen.