Publizitate inbertsioak gora egin du lehen hiruhilekoan

Infoadexek argitaratutako datuen arabera 898,9 milioi euro inbertitu dira publizitatean, 2014an baino %8,4 gehiago. Telebista da nagusi, inbertsioaren erdia baino gehiago jasota (472 milioi euro). Atzetik, egunkariak eta irratiak daude, 125 eta 84 milioiekin hurrenez hurren. Zifrek gora egin badute ere, inbertsioa era irregularrean banatzen da: Mediaset eta Atresmediak 200 milioi inguru jaso duten bitartean, telebista autonomikoek 31,4 milioi lortu dituzte.