GARA
BILBO

Atzerako kontaketaren amaierara iritsi da Forma Eszeniko Berrien Topaketa

Sortzaile garaikideek adierazpen desberdinetan parte hartzen duten azkenengo edizioa da aurtengoa. Topaketa hau Azkuna Zentroan egin da hiru urteetan zehar: 3 (2013), 2 (2014) 1 (2015).

Azkuna Zentroak “3, 2, 1” Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketen azken edizioa hartuko du aurten. Programa hori orain dela bi urte sortu zen eta 3 edizioz osatuta dago. Nahiz eta aurtengo edizioarekin amaitu, zentroaren programazio finkoarekin batera jarraituko du.

Maiatzaren 27tik 30era, performancea, dantza eta gaurko antzerkia berriz aztertzen duten sortzaileen proposamen artistiko desberdinak izango dira ikusgai. Horien artean eta beste arte batzuekin harremanetan dauden hiru diziplina dira gaiak, kontzeptuak eta era desberdinetako sinergiak planteatzen dituztenak.

“3, 2, 1” nazioarteko foro bat da, herrialde desberdinetako proposamenekin, baina muga geografikoak, artistikoak eta formalak zeharkatzeko ideiarekin egiten dena.

Aurten, hirugarren urtez, jatorri askotako artistak, pieza artistikoak, proiektu bereziak eta ikerketak elkarrekin egongo dira lau egunez. Artista hasiberri zein esperientziadunak izan, sortzaileek beren proposamenak aurkeztuko dituzte konbentzionala ez dena abiapuntutzat hartuta.

Forma berriak

Aurten “3, 2, 1” topaketak arreta bereziz hartuko ditu soinua eta parte hartzeko proposamenak, esperientzia horiek eta esperimentu batzuek zirrara berriak eragingo dituztelakoan. Gogoeta piztuko duten zirrarak. Beharbada zerbait aldatzeko edo.

Topaketa hau 2013. urtean sortu zen, 2014ko edizioan hazi, eta 2015ean desagertuko da. Egitasmoaren formatua amaitu egingo da, baina emaitzak datozen urteetan ikusiko dira. Antzerki eta dantzako programazio finkoak, Amphitryon programak eta Forma Eszenikoen Nazioarteko Topaketa honek denbora eta espazio bat izan dute orain arte; baina orain eraldatu egingo dira, eta berriz jaioko dira, arte garaikidetik hurbilago dauden proposamen berriagoak izateko.

Izan diren hiru edizioetan, “3, 2, 1” topaketak hamarretik gora herrialdetako proposamen artistikoak aurkeztu ditu hainbat formatutan: performanceak, instalazioak, dantza eta koreografiak, argazkiak, live art, liburua, bideo-dantza, artea eta komunitatea, dantzatutako testuak, slam poetry eta site specific. Dramaturgia berriek eta dantza eta performancearen berrikuspenak bat egingo dute etorkizunean, programazio eszenikoa luzatu, eta 2016an site specific-a sortzen denean, hain zuzen.