Europe 1 irratia Apple Watch-en entzungai izango da laster

Europe 1 Estatu frantseseko irrati katea bere emisioa Appleren erlojuan entzutea ahalbidetuko duen aplikazioa garatzen hasi da, gailura ailegatzen den lehen irrati europarra bihurtzeko. Apirilaren 24tik aurrera Apple Watch-en 150 web-irrati tematiko baino gehiago badira ere, Europe 1 irrati kate tradizionalen artean aurrendari izan da. Kate frantziarrak irratia «wearable» direlakoetan entzutea laster joera orokorra izango dela uste du.