Zurrun
Abiadurez hitz egiten dugu. Politika zaharraz eta politika berriaz ere bai. Egiteko moduez. Gehiengoez eta gutxiengoez. Gehiengo osoez. Jendeak gustuko dituenez eta ez dituenez.
Kontuak kontu, espainiar Estatuan erregenerazio politikoa modan jarri zen duela hilabete batzuk eta horren eredu bilakatu da nolabait Podemos alderdia. Trantsizio garaitik entzuten ez ziren terminoetan ikusi ditugu herritarrak eztabaidan. Belaunaldi berri politizatuak eta belaunaldi zahar berpolitizatuak entzun ditugu demokrazia erradikalagoa eta gardentasuna exijitzen. Baita alderdien eta mugimendu politikoen funtzionatzeko moduan ere.
Euskal Herrian ere azken urteetan behin baino gehiagotan entzun (eta aldarrikatu) dugu Herri Batasunaren izaera eta filosofia berreskuratu beharra duela ezker abertzaleak, politika egiteko modu berriaren izenean. (Modu berriarenak grazia handia du kasu honetan).
Baina bada aipatu beharreko beste gauza bat ere. Egiteko forma berri horien baitan, ez dira soilik gardentasuna, horizontaltasuna eta abarrak baloratzen, ene ustez. Horiez gain, elkarrekiko errespetua, entzuten jakitea, eskuzabala izatea eta adostasunetara iristeko gaitasuna izatea ere asko baloratzen diren elementuak dira. Malgutasunez jokatu eta enpatizatzeko gaitasuna azken batean, alderdikeriak baztertuz.
Politika zaharra kritikatzen dugu bere egiteko forma ilun, bertikal eta sektarioagatik. Herri mugimenduetatik kritikatu dugu batez ere hori, gure lan egiteko formak horizontalak, gardenak eta «herriarenak» direnez, ustez legitimazio handikoak direla aldarrikatuz.
Baina hara! Hara non datorren politika berria egin nahi duen pertsona zahar bat uste batzuk hankaz gora botatzera. «Aktibismoan jarrera oso klasiko bat atzeman dut, zurruna; alderdi tradizionalek bere dutena», dio Manuela Carmena Madrilgo alkate berriak.
Irribarre maltzurra marraztu zait aurpegian. Ezaguna egiten zaizkizue jarrera horiek, ezta? Dena ez baita hain sinplea. Dena ez baita abiadura kontua. Dena ez baita zuek edo/eta gu.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
