Martxelo DIAZ
IRUÑEA

Egoitz Urrutikoetxea eta beste bi lagun atxilotu dituzte Parisen

Egoitz Urrutikoetxea atxilotu zuten atzo Paris inguruko Seine-Saint Denis departamenduan. Agentziek zabaldutakoaren arabera, duela urtebetetik bizi zen hor eta unibertsitatean zebilen. Beste bi lagun atxilotu zituztela ere esan zuten, baina ez zuten horien izenen berri eman. Okzitanian beste emakume bat atxilotu zutela jakinarazi zuen France Presse-k.

Polizia frantsesak Egoitz Urrutikoetxea atxilotu zuen atzo goizean Paris inguruko Seine-Saint Denis departamenduan, Estatu frantses eta espainoleko Barne ministroek elkarrekin sinatu zuten ohar batek agertzen zuenez. Bernard Cazeneuve eta Jorge Fernandez Diazek sinaturiko ezohiko ohar horretan Egoitz Urrutikoetxea «ETAren aparatu politikoko arduradun garrantzitsutzat» jotzen dute. Bide batez, atxiloketa egin zuten poliziak zoriondu zituzten bi ministroek.

Efe agentziak, iturri polizialak aipatuz, Urrutikoetxearekin batera beste bi lagun atxilotu zituztela zabaldu zuen, baina ez zuen horien izenik jakinarazi. France Presse agentziak plazaratu zuenaren arabera, arratsaldean «Egoitz Urrutikoetxearen gertuko euskal emakume militante» bat atxilotu zuen Polizia frantsesak Okzitaniako Garona Garaia departamenduan.

Operazioa Polizia espainolaren Informazio Komisaria Nagusiaren laguntzarekin burutu du Polizia Judizial frantsesak.

SER irratiak, berriz, esan zuen Egoitz Urrutikoetxea Pariseko unibertsitate batean izena emana zela eta duela urtebetetik bizi zela atxilotu zuten tokian. Irrati honek ere ETAren buruzagitza politikoko kide izatea leporatzen badio ere, beti ere iturri polizialen arabera, dagoeneko ez zuela gisa horretako ardurarik aditzera eman zuen atzo. Efe agentziak, ostera, beste iturri polizial batzuk aipatuz, Baigorriko atxiloketen ondoren Egoitz Urrutikoetxea ETAren zuzendaritza politikoaren ardura hartzeko prest zegoela zabaldu zuen.

Egoitz Urrutikoetxea Polizia frantsesaren eta espainolaren jomugan zegoen aspalditik. Izan ere, irailaren 22an Baigorrin Dabid Pla, Iratxe Sorzabal, Ramon Sagarzazu eta Pantxo Flores atxilotu zituztenean, komunikabide ugarik atxilotuen artean Egoitz Urrutikoetxea egon zitekeen zurrumurrua zabaldu zuten. Handik ordu gutxira gezurtatu behar izan zuten esandakoa. Gauza bera gertatu zen Josu Urrutikoetxea Egoitzen aitarekin; atxilotuen artean egon zitekeela zabaldu zuten hainbat hedabidek baina ordu gutxira puzturikoa ezerezean gelditu zen.

Martxoan, Polizia frantsesak lagun bat atxilotu zuen Zuberoako Berrogain herrian Egoitz Urrutikoetxea zelakoan, baina tronpatu egin ziren. Basoan kirola egiten ari zela atxilotu zuten zuberotarra.

Cazeneuve eta Fernandez Diazek sinaturiko oharrak nabarmentzen zuenez, 2007ko eta 2009ko bi atxilotze agindu indarrean zeuden Egoitz Urrutikoetxearen kontra. Horrekin batera, 2007an eta 2010ean Pariseko Zigor Epaitegiak «ETA erakunde terroristarekin lotuta dauden gertakariengatik» lau urteko bi espetxe zigor ezarri zizkiola zioen agiriak.

Polizia frantsesak zein espainolak azken urteetan Egoitz Urrutikoetxearen bila «modu aktiboan» aritu direla gaineratzen du bi ministroek plazaratutako oharrak.

Halaber, Egoitz Urrutikoetxearen atxiloketa Baigorrin izandako operaziotik «egun bakar batzuk pasatu eta gero» iritsi dela nabarmentzen dute.

2000. urtean atxilotu zuten lehendabiziko aldiz Egoitz Urrutikoetxea Baionan, polizia bat jo zuela leporatuta. Bost hilabete espetxean eman ostean, aske utzi zuten.

Sortu: «PP activa la ‘caza al vasco’ por réditos políticos»

Una concentración que tendrá lugar hoy a las 18.30 en la plaza de la Cruz Blanca de Maule bajo el lema “Errepresiorik ez” denunciará la detención de Egoitz Urrutikoetxea, que también fue rechazada por Sortu, que destacó que estas operaciones «tratan de pisar el acelerador de la vía policial; ante la proximidad de unas elecciones generales donde ve peligrar su mayoría actual, el PP ha decidido activar la baza de la ‘caza al vasco’ para obtener réditos políticos».

«El objetivo de la paz exige terminar con todas las expresiones de violencia y eso, a fecha de hoy, no es una realidad; ETA dio por terminada su actividad armada en octubre de 2011 y está en pleno proceso de desarme mientras el Gobierno español se dedica a actuar únicamente bajo el binomio de vencedores y vencidos y la venganza más absoluta», añadió Sortu, que exigió la libertad de los detenidos. GARA