gara, donostia

Oihana Bartra, Igor Elortza eta Karlos Aizpurua, Sardiniako jardunaldietara

Sardiniako Etnografia Institutuak antolatu dituen kulturarteko topaketetan izango dira Oihana Bartra, Igor Elortza bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako zuzendaritzako kidea. Gaur publikoari eta ikasleei zuzendutako tailerrak eskainiko dira eta, ondoren, “Auto-antolaketa bertsolaritza biziberritzeko gako” izenburupean hitzaldia eskainiko du. Bihar emanaldia osatuko dute bertsolariek eta cantadoriek. Sardiniako inprobisazio erakustaldia egingo da.