GARA
DONOSTIA

Independentziaren aldeko mosaiko erraldoia egingo dute A6an, Bilbon

Urtero legez, abenduaren 6a mobilizazio eguna izango da Euskal Herrian, inposaketak salatzeko eta burujabetza aldarrikatzeko ekimenez beteriko eguna, hain zuzen. EH Bilduk Bilbon egin du deialdia, eguerdian, eta atzo Hasier Arraizek eta Nekane Perezek iragarri zutenez, beren asmoa independentziaren aldeko mosaiko erraldoia osatzea da. Herri honentzat «etorkizun alaia, koloretsua eta konprometitua» irudikatu nahi du koalizio abertzaleak.

Euskal Herriko herri eta auzoetan hainbat ekimen antolatu ditu EH Bilduk heldu diren egunetarako, abenduaren 6an Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko koalizio abertzaleak deitutako manifestazioa girotzeko. Herritarrak Bilboko mobilizazioan parte hartzera deitzeaz gainera, bertara joateko herrietatik jarriko den autobus zerbitzuaren berri ere emango da, atzo Hasier Arraizek eta Nekane Perezek azaldu zutenez.

Donostian prentsaren aurrean egindako agerraldian, Perezek adierazi zuen abenduaren 6an Bizkaiko hiriburuan egingo den manifestazioa eguneroko lanaren eta borroken ispilua izango dela. «Gure herriak, euskal herritarren gehiengo zabal batek, herritarren eskubideen errespetuan eta bizitza kalitate duinetan oinarritutako etorkizuna amesten du. Etorkizun alaia, koloretsua, konprometitua… Eta horixe izango da, hain zuzen, Bilboko kaleetan irudikatuko duguna. Manifestazio alaia izango da, koloretsua… Euskal Herriaren eta herritarren etorkizunarekin konprometituta dauden milaka herritarrek egingo duten aldarrikapen jaia», aipatu zuen EH Bilduko eledunak.

Milaka zapata lokarri

Manifestazioa Plaza Eliptikotik abiatuko da, 12.00etan, eta Arriaga plazan amaituko da. EH Bilduko kideen esanetan, eguneroko bere borroketako konpromisoak adierazteko aukera izango dute mobilizaziora batzen diren herritarrek, eta amaieran, bildutako lagun guztiek «herri honen amets nagusia irudikatuko duen mosaiko erraldoia eraikiko» dute. Mosaikoa egiteko, milaka zapata lokarri banatuko dituzte antolatzaileek, eta mobilizazioaren amaieran, sare bat egongo da Arriaga plazan mosaikoa lokarrien bidez egiteko. Herritar bakoitzak bere lokarria lotu beharko du sarera eta, era horretan, guztion artean “Bildu independentziara” dioen mosaikoa eratuko dute. «Horrenbestez, milaka borrokak, konpromisok eta aldarrik bat egingo dute mosaiko berean. Herri honen etorkizunaren irudia guztion indarrak bilduta eraikiko dugu», nabarmendu zuen Perezek.

EH Bilduko bozeramailearen hitzek laburbildu zuten mobilizazioaren funtsa: «Guztion artean indarrak bilduta lortuko dugu Euskal Herriak askata- sunerako bidaia egitea, etorkizunari atea irekitzea; Espainiako estatuaren inposizioa eta ukazioa gainditze, mundu zabalari erakustea bakean eta askatasunean bizi nahi duen herri oso bat dagoela».

Arraiz replica a Santamaría: «no hay cárceles suficientes»

Hasier Arraiz aprovechó la comparecencia de Donostia para responder a las declaraciones realizadas por la vicepresidenta del Gobierno español, Soraya Saenz de Santamaría, quien señaló el jueves que «donde mejor está Otegi y los suyos es en las cárceles». «En el Estado español –replicó el presidente de Sortu– no hay cárceles suficientes para encarcelar a los cientos de miles de Arnaldo Otegis que hay en Euskal Herria». Arraiz valoró también que la situación de Arnaldo Otegi refleja lo que es el Estado español para Euskal Herria.

En ese sentido, el parlamentario de EH Bildu indicó que tanto el 6 de diciembre como el día 20 –fecha de las elecciones– «los hombres y mujeres de este país tendrán dos buenas oportunidades de responder a quienes amenazan las decisiones de los vascos y las vascas». EH Bildu, dijo, «tiene los pies en el suelo», pero «sólo los pies» y «no está dispuesto a hincar la rodilla ante un Estado antidemocrático, que no acepta que un pueblo decida libremente su propio futuro político». GARA