GARA
DONOSTIA

Gutxieneko soldata igotzearen alde egitera deitu ditu LABek gobernuak

Posible da, bideragarria da, pobreziaren alternatiba da norbanakoentzat eta jendartearentzat eta, gainera, ekonomiarentzat ona. LABek argumentu horiekin defendatu du 1.200 euroko gutxieneko soldata. Txosten bat aurkeztuz Hego Euskal Herriko instituzioei eskatu die aldarrikapena babesteko eta gauzatu dadin erabaki politikoak hartzeko.

“Lanaren eta bizitzaren prekarizazioaren aurka 1.200 euroko gutxieneko soldata” izeneko txostena aurkeztu zuen atzo LABek. Aldarrikapena bideragarria dela nabarmendu zuen eta zuzenean eskatu zien Iruñeko eta Lakuako exekutiboei aldarrikapenarekin bat egin eta gauzatu dadin pausoak emateko.

Ainhoa Etxaide idazkari nagusia, Bea Martxueta Politika Sozialetako arduraduna eta Rafa Izquierdo Batzorde Sozioekonomikoko kidea bildu ziren prentsaurrekoan. Esplikatu zutenez, Hego Euskal Herrian kopuru hau ezartzearen zergatia Europako Karta Sozialean dago. Gutxieneko soldata zuzena ezartzeko erabili ohi den irizpide ezagunena eta onartuena da Europako Karta Sozialaz arduratzen den Eskubide Sozialen Europako Batzordearena. Haren irizpideak aintzat hartuz, eta sindikatu abertzalearen kalkuluen arabera, egungo Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata bikoiztu beharko litzateke zenbaki horretara iristeko.

764,4 euroko gutxienekoa

LABek agertu zuenez, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatak egindako lanaren ordainsari justua bermatu beharko luke, inguruneko baldintza sozio-ekonomikoekin bat datorrena eta bizi maila egokia ahalbidetuko duena.

2016rako Rajoyren Gobernuak %1 igotzea erabaki du; beraz, 764,4 euroko hamabi ordainsari dira. Urtero espainiar Gobernuak zehazten du soldata honen zenbatekoa Lege Dekretu bidez; ez Nafarroak ez EAEk ez dute eskuduntzarik gai honetan.

Sindikatuaren txostenean 2014ko datuak jasotzen dira. Horietan ikusten da Europar Batasunean gutxieneko soldatak estatukide bakoitzaren hileko ordainsari gordinaren batez bestekoaren %33 eta %51,3 artean kokatzen direla. %34,2ko zifrarekin, Estatu espainiarra azken-aurreko postuan dago, Txekiar Errepublikaren aitzinetik. Aipatu behar da Hego Euskal Herriko soldatak gutxi gorabehera %13 altuagoak direla batez beste estatukoak baino. Hortaz, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko diru-sarrera gordinaren %31 baino altuxeagoa da.

LABek ohartarazi zuenez, hemen ordainsari duina eta onargarria bermatzeko eginkizuna betetzeko orduan Estatuko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren ezintasuna are nabariagoa da. «Alor soziolaboralean Espainiako Estatuarekiko dugun menpekotasun politiko-administratiboak mugatu, txirotu eta prekarizatu egiten gaitu».

Gutxieneko soldata baxuak lan txirotasuna egonkortzen duten faktoreetariko bat direla ondorioztatzen da txostenean. «Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata horren txikia izateak esan nahi du lantzen diren politikak kapital handiaren ongizatea eta statu quoa babesteko asmoz egiten direla. Politika horien helburua ez da langileriaren eta jendartearen sektorerik ahulenen egoera hobetzea».

Estatuak ezarria ez da aitzakia

Halere, LABek azpimarratu zuenez, Estatu espainiarrak ezartzen duen gutxieneko baxua «ezin da aitzakia edota arazo gisa erabili» hortik gorako gutxieneko soldatak defendatzeko. «Ez dago muga legalik hortik gora ordaintzeko, patronalaren borondate falta baizik. Eroso daude eta ahal izanez gero oraindik gutxiago ordainduko lukete».

Sindikatuak ateratako bertze ondorio bat da eredu sozioekonomikoaren eraikuntza merkatuaren esku uzten dela. «Maila politiko instituzionalean ekimenik ez izateak txirotu eta prekarizatu egiten gaitu».

Horrekin lotuta, eskaera egin zien LABek Hego Euskal Herriko instituzioei: «1.200 euroko gutxieneko soldata pobreziari aurre egiteko modua izanik, aldarrikapena gauza dadin erabaki politikoak hartzeko exijitzen diegu».

«Posible da», ohartarazi zuen Etxaidek. Eta aplikazioa adosteko negoziazio kolektiboa erabiltzea proposatu zuen. «Bideragarria da», nabarmendu zuen, eta borondate politiko kontua dela oroitarazi zuen. Pobreziaren alternatiba dela eta ekonomiarentzat ona dela gaineratu zuen. «Enpresek ez dute beren artean lehiatzen minimo komunak badaude. Herri bat beti dago hobeto kohesio soziala ziurtatuta, eta eredu ekonomikoa bizkortu egingo da barne eskaria handitzen den neurrian».

Reproches de la Cámara de Gasteiz a Lakua

El Parlamento de Gasteiz reclamó ayer, por unanimidad, al Gobierno autonómico que aplique de forma «inmediata» las medidas para «atenuar» los efectos que tienen sobre los perceptores de estas ayudas las devoluciones por los pagos indebidos de la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) atribuibles a errores de Lanbide. El Pleno aprobó una iniciativa consensuada por EH Bildu y el PSE, en la que se reclama el cumplimiento de una resolución parlamentaria anterior, aprobada el 15 de junio de 2015. Desde entonces, el Gabinete de Iñigo Urkullu no ha actuado como se le pidió.

En la misma sesión de ayer, la oposición criticó la inacción del Gobierno del PNV y su falta de «sensibilidad» ante la situación de las personas sin hogar. Censuró también que no haya cumplido el mandato parlamentario de elaborar en 2015 una estrategia integral en esta materia. Todos los grupos políticos, excepto el PNV, respaldaron una enmienda transada entre EH Bildu y PSE a un texto original de la coalición. GARA