GARA
Athletic

Emakumezkoen taldea lanean hasteko prest da, aurkezpena egin ostean

Athleticeko emakumezkoen lehen taldea atzo arratsaldean itzuli zen Lezamako instalazioetara aurkezpen ofiziala egiteko. Joseba Agirreren aginduetara, 27 jokalari bildu ziren denboraldiko lehen lansaiora, horietatik bost bigarren taldeko fitxa duten futbolariak. Agirrerekin batera, Iñaki Pola (bigarren entrenatzailea), Manex Sagarna (atezainen entrenatzailea) eta Edurne Burgoak (prestatzaile fisikoa) osatuko dute nesken taldeko staff teknikoa.

Lehen kontaktuarekin batera, Joseba Agirrek bere aurreneko prentsaurrekoa ere eskaini zuen, eta bereziki Txapeldunen Ligan parte hartzeko aukeraz jardun zen. «Ilusioz beteriko denboraldia da, lehiaketa desberdinetan aurpegia eman beharko dugu eta horrek gutako bakoitzari onena ematea eskatuko digu». Entrenatzaileak min hartuta dauden jokalariak berreskuratzearen garrantzia nabarmendu zuen, eta Irene Paredesek eskaintza ugari dituela.

Unai Lopez, utzita Leganesera

20 urteko erdilari gipuzkoarrak utzita jokatuko du madrildarrekin kurtso honetan.