GARA
IRUÑEA

25 egunen ostean, Fernando Lizeagak preso gaixoen aldeko gose greba utzi du

Fernando Lizeagak 25 egun egin ditu gose greban Etxarri Aranatzen, baina utzi egin behar izan du bi koliko pairatu eta gero, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atzo azaldu zuenez. Lizeagak iragan abuztuaren 15ean hasi zuen gose greba, Joxean Kortadirekin batera, «errepresaliatu politikoen muturreko egoera» salatzeko xedez. Kortadik irailaren 3ko manifestazioaren ondoren utzi zuen bertan behera ekimena. Tartean, eurekin batera, Izaskun Etxeberriak eta Angel Erdoziak ere egun batzuetako baraua egin dute.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak «eskerrik beroenak» eman dizkie eta ekimenaren gaineko irakurketa «oso positiboa» egin du, «kontzientziak berpizteko eta inposatu nahi diguten ‘normalizazio eta bake’ egoera faltsuaren gezurra agerian uzteko baliagarria» izan dela iritzita.