GARA
BEASAIN

Lanuzte eta grebak Indar enpresan, hitzarmen duin baten alde

Beasaingo Indar enpresan, langileen batzar orokorrak lanuzte eta grebak egingo ditu hitzarmen duin baten alde. Ostegunean eta ostiralean lau orduko lanuzteak eta azaroaren 2, 3 eta 4an egun osoko grebak egitea erabaki du. Gehiengoa (380 lagun) agertu da alde (aurka 90, 17 boto zuri eta 10 baliogabe).

Bederatzi hilabetez negoziatzen jardun ondoren, ez dute adostasunerako aukerarik ikusi, ez enplegu politikan (salmentak igo ahala ezarri beharreko kontratazioa) eta ez atal ekonomikoan (soldata igoera, erreleboko plusak, gaixotasun bajen konpentsazioak), eta horregatik hartu da erabakia.