Oihane LARRETXEA
DONOSTIA
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK BERMATZEKO PROTOKOLOA

Aurrekaririk gabeko bide orria txikiak handi izan daitezen

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak komunitate gutxituak babestu nahi ditu, eta handiekin parekatu. Bizikidetzaren aldeko testua da, eta lortu duen parte hartze eta adostasun mailak ez du aurrekaririk.

Anbizio handiko nahia zen; grina, lana, konpromisoa eta pazientzia handia eskatzen zituen. Ia-ia ametsa zen. Urte eta erdiko lan gogorraren ondoren, zuhaitzak eman ditu fruituak: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa edo “Donostiako Protokoloa” atzo aurkeztu eta sinatu zen ekitaldi solemne batean, eta zergatik ez, baita hunkigarria ere. Ez zen gutxiagorako. Kontseiluak eta Donostia 2016 egitasmoak sustatuta, milaka hiztunen eskubideak bermatuko dituen bide orria martxan da dagoeneko.

Hizkuntza eskubideen alorrean halako adostasun zabala lortu duen dokumenturik ez da existitzen, ez du aurrekaririk, eta jaiotzatik bertatik da ezberdina denen parte hartzea ezinbestekoa eta beharrezkoa izan delako: 400 ekarpenetik gora eta 100 eragile baino gehiagoz osatutako lehen talde atxikitzailea. Horiek denak Kursaal jauregian izan ziren protokoloa sinatzeko. Askok aurki egingo dute, eta azken egunotan interesa agertu dute beste hizkuntza eragile batzuek ere. 500.000 hiztun dituen erzya hizkuntza gutxituaren ordezkaririk zoritxarrez ezin izan zen Euskal Herrian egon, Errusiaren debekuak tarteko. Zapalkuntza eta jazarpena agerian gelditu ziren.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak ezin izan zituen hainbat sentimendu –kolektibo– ezkutatu, ezta nahi ere, «ospatzeko eguna» zelako, aitortu zuenez. «Gai izan bagara errealitate horren desberdinei erantzuteko, bagara gai geure hizkuntzetan bizitzeko baldintza egokiak sortzeko. Prest daude gizarte justuago bat eraikitzeko», adierazi zuen.

Tresna praktikoa izango da protokoloa, egunero jazotzen diren «bidegabekeriak ez gertatzeko» bokazioa duena, baita bakea eta bizikidetza sustatu nahi dituena ere, oinarrizko eskubideak errespetatzen direnean bi kontzeptu horiek sustatzen direlako. Antolatzaile taldeko kide den Linguapax elkarteak zentzu horretan egin zuen hitzartzea. «Komunitate linguistikoaren duintasunak ekarriko du bakea. Etikoki derrigorrezkoa da hizkuntzak zaindu eta errespetatzea, gizateriaren ondare diren unetik». “Elkarbizitza”, “bakea” eta “gizarte justuago bat”, besteak beste, aipatu ziren hitz mardulak. Norabide horretan egiten du onartutako dokumentuak.

Ez zaizkio arrotzak balore horiek Donostia 2016ko hautagaitzari, urte osoan zehar sustatu baititu ekimenen bidez. Aitzitik, Xabier Paya kultura programazioaren zuzendariak onartu zuenez, honakoa izango da kultura hiriburutzak utziko duen ondare garrantzitsuenetako bat. Berandu baino lehen sinatutakoa martxan jartzea eskatu zuen hizkuntzak hil ez daitezen. Edwin Benson gogora ekarri zuen orduan, mandan hizkuntzaren azken hiztuna. Iragan abenduaren 10ean zendu zen, Giza Eskubideen Egunean, 85 urte zituela. «Sinatu bai, baina bete dezagun. Horrela bakarrik utziko baitiogu mandan hizkuntza hil egin dela bezalako berriak irakurtzeari».

Babelgo Dorrea ez da zigorra

Duela hogei urte Bartzelonan onartu zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazioan du oinarri Donostiako Protokoloak. Aureli Argemi eta Maria do Pilar Garciak orduan zuzenean parte hartu zuten. Azken hori Babelgo Dorrea zigorra dela uste dutenez mintzatu zen Donostian. «Batzuei erakargarri zaie hizkuntza unibertsala; nik, ordea, sinisten dut aniztasunak egiten gaituela gailen animalien aurrean».

Dena homogeneizatzeko dabiltzan haizeak kritikatuz, ezberdina izatearen balioa goraipatu zuen. Bat egin zuen mezuarekin Joan Mari Torrealdaiak, gizon maitatu eta errespetatua. Hizkuntza komunitate aktiboari dei egin zion, bereak baitira lorpen handienak, betiere «kudeaketa ona» badago. Protokoloa sortzeko bidean eraiki diren sinergiak aprobetxatzeko deia ere egin zuen, «nor bere kasa aritu beharrean».

 

La Carta Europea de las Lenguas Minoritarias, compromisos en papel mojado

El Protocolo ayer presentado y firmado tiene mucha relevancia desde el momento en que son las propias comunidades lingüísticas minorizadas las que tomarán el mando y recogerán sobre el papel el grado de cumplimiento y vulneración de sus derechos, porque Europa ya tiene otros acuerdos suscritos, pero las autoridades y gobiernos hacen muchas veces dejación de sus funciones.

La Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias de 1992 es un ejemplo de que estas garantías y derechos quedan a merced de la voluntad política. La presidenta del Comité de Expertos de este documento, Vesna Crnic-Grotic, admitía el viernes en Donostia que no todos los estados aprovechan la oportunidad que brinda el documento para velar por los derechos de las lenguas minorizadas. De hecho, pese a firmarla, muchos no la han ratificado después, algo indispensable para ejecutar los compromisos. El Estado francés es uno de ellos.

Una vez ratificado, los países han de elegir un mínimo de 30 artículos para hacerlos cumplir después. Por ejemplo, pueden elegir entre ofrecer una lengua como asignatura o impartir la educación en esa lengua minorizada. «El nivel de implantación de la carta es muy bajo», admitió en el transcurso del Foro sobre Diversidad Lingüística, que citó la presión que a veces los gobiernos centrales hacen sobre los locales.

También es alarmante que la Carta excluya de su definición los dialectos y las lenguas de las personas migrantes de cada país firmante. Aquí también juega un papel determinante la voluntad de los estados, que deberían «considerar muy en serio los deseos de los hablantes», opinó Crnic-Grotic.

El comité de expertos realiza encuentros con las comunidades de hablantes y hace un seguimiento de los países, a quienes piden hechos. O.L.

 

Donostiako Protokoloa: 185 neurri, 11 printzipio, 9 artikulu

Donostiako Protokoloak 185 neurri jaso ditu eta 11 printzipio identifikatu: hizkuntza eskubideak, hizkuntzagatiko diskriminazioa, hizkuntzaren estatusa: hizkuntza ofizialak, legeak, neurri zuzentzaileak, baliabideak, neurri positiboak, unibertsaltasun printzipioa, zehar-lerrotasuna, hizkuntzaren arnasguneak eta memoria historikoa. Sinatzaileek, era berean, bat egin dute Kontseiluak eta Donostia 2016k proposatutako bederatzi artikuluekin:

 

1. Artikulua: SUBJEKTUAK:

Hizkuntza eskubideak indibidualak eta kolektiboak dira. Edozein gizarte, historian zehar lur eremu zehatz batean finkatuta, eremu hori errekonozituta ala ez, bere burua herritzat duena, eta hizkuntza komun bat garatu duena.

2. artikulua: HELBURUAK

Aniztasuna bermatzea eta garapena ziurtatzea, desabantailan daudenen garapenerako tresna eragingarria sortzea eta hizkuntza komunitateak subjektu izatea.

3. artikulua: BALIOAK

Elkarbizitza eta bakea, aniztasuna, berdintasuna eta eskubideak.

4. artikulua: GIZARTE ERAGILEAK GILTZARRI

Bizitza demokratikoago batera jotzeko nahiak gizarte zibilaren aldarrikapena eta bizi gogoa suspertu ditu, eta horri esker lortu da sentsibilitatean eragitea. Dokumentu honek Europan lanean ari diren eragileen bilgune izan nahi du.

5. artikulua: ERREFERENTZIAK

Hainbat dira aintzat hartu diren adierazpen historikoak: 1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, 1950eko Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunaren Hitzarmena, 1996an Bartzelonan onartutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala eta Unescok 2003an onartu zuen “Hizkuntzen bizitasuna eta desagertzeko arriskua” izeneko txostena.

6. artikulua: EGITURA

Egunerokoaren parte diren eremuetan jarriko du arreta protokoloak: printzipio orokorrak, erakundeak, hezkuntza, sozioekonomia, onomastika, hedabideak eta teknologia berriak eta kultura. Horiek guztiak betetzen direla bermatzeko, gainera, neurriak zehaztuta daude eta, aldi berean, adierazleak identifikatu dira neurrien betetze maila neurtzeko.

7. artikulua: JARRAIBIDEAK

Komunitateetako gizarte eragileek zehaztuko dituzte bai neurrien hurrenkera zein denboralizazioa. Kaierari esker betetze mailaren jarraipena egin ahal izango dute. Aukera izango dute tokiko, eskualdeko edo Estatuko botere publikoekin lanketa egiteko.

8. artikulua: JARRAIPEN BATZORDEA

Lehen jarraipen batzordea Talde Antolatzaileko kideek osatuko dute, eta hurrengoak Jarraipen Batzordeak zehaztuko ditu. Horiek dira Ciemen, Ecmi, Linguapax International, Elen, Unpo eta PEN International eragile eta elkarteak.

9. artikulua: HARTZAILEAK

Protokoloa Nazio Batuetako, Europako Kontseiluko eta Segurtasun eta Lankidetzarako Europako Erakundeko hainbat goi ordezkariri bidaliko zaie.