Asier AIESTARAN
EUSKAL SELEKZIOA

EH Bilduk Gabonetako partidaren «eredua» gainditu behar dela dio

Lakuako Gobernuaren «utzikeria» salatu eta «urte osoko lana» eskatu dio, nahiz eta ostiralean Bilbora joateko deia egiten duen.

Datorren ostiralean Euskal Selekzioak eta Tunisiak San Mamesen jokatuko duten partida dela-eta, EH Bilduk bere iritzia agertu zuen atzo, bai lagun arteko horri buruz, bai euskal selekzioen aferaz orokorrean. Izan ere, koalizioak oso argi du «Gabon jai hauetako partida honen eredua gainditu beharra dagoela, ez dituelako euskal herritarren gehiengoaren espektatibak asetzen».

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen eta kirol politikako arduradunaren hitzetan, «Gabonetako partida ezin da izan federazioko diru-kutxa betetzeko helburu folklorikoa daukan partida. Zerbait gehiago izan behar da. Alde guztiak beren konfort gunetik atera behar dira». Adibidez, lurraldetasunaren kontzeptua zaintzea eskatu zuen, deialdian Ipar Euskal Herriko eta Osasunako jokalaririk ez egotea deigarria dela nabarmenduz.

Emakumeen futbol selekzioarekin ere gauzak behar bezala ez direla egin kritikatzearekin batera –iazko partidan jokalari batek belaunean min hartu zuela eta hura zelaian artatzeko baliabide egokirik ez zegoela gogoratu zuen–, euskal selekzioen etorkizuna lantzerakoan «utzikeria» leporatzen dio EH Bilduk Lakuako Gobernuari. «Urtean zehar ez dute benetako ekimenik edo lanik hartzen. Gabonen bueltan bakarrik hasten dira euskal selekzioen etorkizunean pentsatzen. Urte osoko lana izan behar da, ez egun soil batzuetakoa», uste du Uberak, Lakuak gaia federazioen esku uzten duela salatuz. «Hau ez da federazioek bakarrik egin beharreko lana».

EH Bilduren ustez, euskal instituzioek ez dituzte dauden aukera guztiak jorratzen selekzioen ofizialtasunerako bidean, eta Uberak txapelketa ofizialak antolatzen dituzten erakunde pribatuetan sarbidea lortzeko lan egiteko deia egin zuen. «Kirol modalitate batzuk landu dituzte harreman diplomatiko horiek, eta lortu dute aurrera egitea. Baina kasu isolatuak dira, ez dago ekimen eta lan komunik, eta batez ere, ez dago estrategia bateraturik, instituzioetatik hori ez delako sustatzen».

Hala ere, egunotan eta urtean zehar edozein modalitateko euskal selekzioek jokatzen dituzten partidak eta lehiaketak jarraitzeko deia egiten du EH Bilduk. «Jakin badakigu partida hauek ez dituztela herritarren nahiak betetzen. Baina zerbait izango bagara etorkizunean, erakutsi beharra daukagu nahi hori daukagula eta euskal selekzioak babesten ditugula», adierazi zuen Uberak, ostiraleko partidan Jasone Agirre legebiltzarkidea San Mamesko palkoan izango dela jakinaraziz.

Egunkarietan bai

Partidaren harira, oso adierazgarria izan zen atzo hainbat egunkaritan Luis Mari Elustondo, Federazioko presidentea, eta Jon Redondo, Lakuako kirol arduraduna, euskal selekzioen etorkizunaz jardutea, eta egun batzuk lehenago, 2020ko Eurokoparen aurkezpenean, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak gaiaz hitz egin nahi ez izatea.

 

Catalunya, con Xavi pero sin las estrellas del Barça

El estadio gerundense de Montilivi se vestirá de gala hoy (18.45) para acoger el partido entre Catalunya y Túnez, un encuentro con todas las entradas vendidas desde hace semanas y que volverá a ser un acto reivindicativo y festivo para el fútbol catalán. Tanto la Federación Catalana como entidades privadas se volcarán para reclamar la oficialidad del combinado catalán.

La sede de estos partidos ha sido tradicionalmente Barcelona, pero este año el encuentro se ha desplazado a Girona. En esta ocasión, el rival será Túnez, que se encuentra preparando la Copa África y las eliminatorias para acceder al Mundial de Rusia del 2018, y que tras el partido de hoy se desplazará a Euskal Herria para el partido del viernes en San Mamés. Catalunya y Túnez ya se vieron las caras hace cinco años en un partido que terminó con empate a cero.

Los seleccionadores del combinado catalán, Sergio González y Gerard López, han optado por una lista joven y distinta a la que se había visto en las últimas ediciones. La gran atracción será, sin duda, la presencia del exazulgrana Xavi Hernández, que volverá a ponerse la camiseta cuatribarrada dos años después.

«Estoy ilusionado por poder disputar este bonito partido», señaló el excapitán del Barça, ahora afincado en Catar. Otra aparición importante es la de Sergio García, máximo artillero de la historia de la selección. «Es un orgullo seguir viniendo a defender la selección. En estos partidos la gente disfruta, y no podía faltar». Las ausencias destacadas son las de Piqué, de vacaciones en Colombia, Jordi Alba y Busquets, los dos últimos aduciendo motivos personales.GARA

 

Derrotas en hockey hielo ante Catalunya

Las selecciones vascas de hockey hielo cayeron en sus partidos de Donostia contra Catalunya. Las chicas perdieron 1-3 en un choque sin emoción; los chicos caían en los penaltis tras acabar el partido en empate (3-3).

 

Balonmano masculino hoy en Barakaldo

La selección vasca y la de Túnez también se enfrentan en balonmano masculino. Hoy lo hacen a partir de las 19.00 en el polideportivo Lasesarre de Barakaldo, y mañana repiten duelo en Errenteria a partir de las 19.30.