TVA enpresako lan hitzarmen baten kontrako epaia ezagutzera eman dute

Ermuko ZF Lemforder TVA enpresan UGTko lau ordezkarik gutxiengoan sinatu zuten lan hitzarmena bertan behera utzi duen epaiaren berri eman zuen LABek ostegunean. Ebazpenak dio askatasun sindikalerako funtsezko eskubidea urratu egin dela. «Gutxieneko hitzarmenak negozio borobila dira patronalarentzat, langileen zatiketa ekartzen dutelako konplizeak diren sindikatuen laguntzaz», esan zuen ohar baten bidez, UGTren papera kritikatuz.