Idoia ERASO
URRUÑA

Euskal Elkargoari laborantza lurrak babesteko politika eskatu diote

Urruñako lur eremu batean jarri zuten hitzordua atzo laborantza munduko hainbat eragilek. Helburua, Euskal Elkargoak nekazaritzarako erabiltzen zen lurra industrialde bilakatzeko erosi izana salatzea eta, aldi berean, horrelako egoerak errepika ez daitezen nekazaritza kontuan hartzen duen lurralde antolamendua ezar dadila eskatzea.

Euskal Herriko Laborantza Ganbera eta ELB sindikatuarekin batera, Lurzaindia, Biharko Lurraren Elkartea, Arrapitz, Inter AMAP eta Baserri Ekoizleen Elkarteko ordezkariak bildu ziren, atzo, Urruñako Berrueta industrialdearen ondoan dagoen 3,24 hektareako lur eremuan. 2016ko abenduan, gune hori orain Euskal Elkargoaren baitan den Hego Lapurdi Hiriguneak milioi bat euroan erosi zuela salatu zuten atzo bertaratutakoek.

Lur sail hori ondoan duen Berrueta industria eremua handitzeko erosia izan da. Salerosketa gauzatuta badago ere, protesta ekimena lur jakin horretatik harago doan arazo bat salatzeko egin zen. Hain zuzen, erakunde sortu berriari laborantza kontuan hartzen duen politika gauzatzeko eskatu diote. Publikoki hitzordua eskatua izan da jadanik, Kanbon nekazaritza eragileek martxoaren 10ean egin zuten beste agerraldi batean, baina maila horretan ez da erantzunik izan.

Hala ere, Marie-Christine Elizondo laborari eta Lurzaindiko presidente ohiak azaldu zuen Euskal Elkargoko presidenteorde Peyuco Duhartekin mintzatu dela, eta berau postuak banatuak izan eta gero, uztail hasieran, hitzordu bat izateko prest agertu dela baieztatu zuen.

Lurralde antolakuntza

Erakunde berriari, lurralde antolakuntzari buruzko erabakiak hartzerakoan, «dena hormigoiz ez betetzea» eskatu zioten. Lurzaindiko presidente Dominique Ameztoyk bereziki Lapurdi kostaldean bizi den errealitatea hitz hauekin azaldu zuen: «Lehenik etxeak, merkataritza-guneak, golf zelaiak, errepideak, AHT trenbideak eta horrelakoak egiten dituzte, eta soberan gelditzen dena uzten digute». Hori dela eta, laborantza legeak babestutako kostaldera eta aldapetan dauden mendialdeetara eramaten ari dela nabarmendu zuen. Urruñan saldu berri den lurraren kalitatea azpimarratu zuten. «Laua eta aberatsa da, inguru honetan horrelakoak lortzea oso zaila da orain», erran zuen Elizondok.

Prentsaurrekoan, industrialdea handitzeko beharra zalantzan jarri zuten, bertan oraindik tokiak badirela argudiatuz, baita inguruko Donibane Lohizune, Hendaia eta Senpereko beste guneetan ere. Erakunde publiko bat izanik salmenta prezioa gehiegizkoa izan dela ere salatu zuten, metro koadroa 30 euroan saldu baita, erreferentzia prezio oso altua ezarriz.

 

Iruñea recupera los mercados de temporada

El grupo Bizilur de EHNE y el Ayuntamiento de Iruñea presentaron ayer, en rueda de prensa, los mercados que tendrán lugar a partir de ahora cada estación del año en la capital navarra con el objetivo de acercar el producto local, de modo directo –de agricultores y ganaderos a consumidores, sin intermediarios– y a un precio digno en el camino hacia la soberanía alimentaria. La concejala de Economía Local Sostenible, Patricia Perales, y el presidente de EHNE-Nafarroa, Imanol Ibero, se encargaron de dar los detalles de esta iniciativa.

Mañana mismo tendrá lugar en el paseo de Sarasate la primera edición del mercado agrario de primavera, de 10:00 a 14:00. Participarán una veintena de productores que ofrecerán, entre otros productos, lácteos, quesos, vino, pan, caracoles, carne, aceite, miel o cremas, jabones y flores.

Por otro lado, en el marco de la campaña “Esta Granja No es la Leche”, EHNE entregó al Gobierno navarro un centenar de firmas de ganaderos del herrialde mostrando su rechazo a la macrovaquería que Valle de Odieta pretende montar en Soria. GARA