GARA
BILBO

Bilboko portuko zamaketari guztiak, grebarekin bat

Aurreko deialdietan bezala, atzo ere Bilboko portuko zamaketarien %100ek egin zuten greba, sindikatuek jakinarazi zutenez. Protesta istilurik gabe joan zen, eta agindutako gutxieneko zerbitzuak emanez, UGTk Europa Press agentziari agertu zionez. Zerbitzu horiek itsasontzi bateko bidaiariei arreta emateko izan ziren.

Portuko instalazioetan lan egiten duten lau enpresetara bidali dute dokumentazioa sindikatuetako ordezkariek, beren aldarrikapenak azalduz, baina oraingoz ez dute erantzunik jaso.

Hala, mobilizazioekin segituko dute eta bihar bertan izango da hurrengo greba, 24 orduz, ordu bakoitietan.