Nabarralde Gazte Sariko lehenengo edizioa abian

Nabarraldek Gazte Saria banatuko du aurten, memoria historikoaren inguruko artikulu literario edo ikerketa lan hoberena aurkezten duenari. Hogeita hamar urtetik beherakoei bideratzen zaien lehiaketako testu-lanak azaroaren 1a arte aurkez daitezke euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez, 10.000 eta 20.000 karaktere arteko luzerarekin. Saria, 1.000 euro. Banaketa, abenduaren 3an.