Nagore BELASTEGI
EUSKAL PRODUKTUAK

BASERRITIK HIRIKO ERDIGUNERA, PLATERETAKO HARRIBITXIAK

GASTRONOMIA HAIN BALORATUA DEN HERRI BATEAN HAREKIN HARREMANA DUTEN EKITALDIAK EZINBESTEKOAK DIRA JAIETAN. ASTEBETEZ, BASERRIKO PRODUKTUAK, KALEAN.

Festetako parrandak eta ekitaldi kulturalak alde batera utzita, gastronomiak ere badauka txoko polit bat Aste Nagusian. Nola ez du ba izango, janaria hiriaren motorretako bat bada? Hala, aste osoan zehar, euskal produktuak eskaintzen dituen azoka kokatu dute Loiola kalean, San Martin betiko azokaren kanpoaldean. Nolabait, baserritarren lana kalera atera dute eta gutxitan bezala jakiak dira protagonista.

Lurlan, Txerrizaleok eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, 37 ekoizle pasatuko dira postuetatik egun hauetan. Aldatuz doaz egun batetik bestera, beraz, zerbaiti begia bota ostean, hobe duzu unean erostea bihar damutzea baino. Joseba Beitia Lurlan elkarteko baserritarraren hitzetan, bertan aurkituko ditugu «baserriko produkturik onenak, Donostiako erdialdean eta dastatzeko aukera izanda».

Argi dago honelako ekimenak ondo baino hobeto hartzen dituela euskal gizarteak. Izan ere, honakoa zortzigarren urtea dute. «Jaiaren beste ikuspegi bat da, bertako produktuari lotutakoa». Helburu nagusiak salmenta bera, produktua ezagutzera ematea da eta bestelako kontsumo motak sustatzea dira.

Erosketara animatzeko, saskiak zozkatzen dituzte egunero. Bezero bakoitzari txartel bat ematen diote eta arratsaldeko zortzietan egun horretan dauden ekoizleek emandako produktuekin osatutako saskia zozkatzen dute. Atzokoan 17 produktu zituen sariak. Beitiaren esanetan, «inork ez du huts egiten jasotzerako orduan».

Bezeroei dagokienez, baserritarrak hiru multzo bereizten ditu: «Izan ohi dugun kontsumoa bertako jendearena da, egunerokotasunean eta behar baten barruan. Baina gero atzerritarrak daude. Batzuk jakintza batekin datoz, adibidez, Ibarrako piperren bila, baina beste gauza asko ez dakite ezta Euskal Herrian ekoizten direnik ere. Olioa hemen egiteak harritzen ditu. Hirugarren multzo bezala, produktua garraiatu ezin dutenak eta hemen jaten dituztenak dira».

Hein horretan, aipatu zuen atzerritarrei asko gustatzen zaiela kalean jatea eta bi edo hiru pintxo jan ostean bapo gelditzen direla. Janariaren koloreak ere gustatzen zaizkie, tomatearen gorria, piperraren berdea...

Piper ekologikoa

Piperraz ari garela, Lurlanek piper ekologikoa aurkeztu berri du. Gizartearen eskaerari erantzun moduan sortu da eta azokan dastatu (eta eros) daiteke.

«Urteetan gure kide batek Ibarrako piperra egin izan du Eusko Labelekin, bere kalitatezko prozesu osoarekin, baina mundua aldatzen ari da eta ingurumena zaintzearen eta garbi jatearen inguruan gero eta eskari handiagoa dago. Eusko Label produktuek gai hori oso kontuan dute, baina kanpora begira lan egiterakoan gakoa ekologikoa izatea da», azaldu zuen Beitiak.

Ideia hori lantzen hasi ziren eta ekoizpen ekologikoari buruz jakintzak zituzten bi ekoizle lortu zituzten, eta Ibarlur kooperatibak bere instalazioak jarri zituen. Potean sartzen duten ozpina ere ekologikoa da, eta ez du beste inolako gehigarririk.

«Piper bezala, guri ere pixka bat harritu gaitu, lehengai berezia atera delako. Pixka bat gehiago kostatzen zaio enkurtitzea, baina gero oso ona atera da, oso kolore polita eta testura ona duena», azpimarratu zuen. Horiekin gilda ederrak prestatzen ari ziren postu batean.

Bertako gutiziak

Euskara aldaera desberdinetako gaztelaniarekin, frantsesarekin eta ingelesarekin nahasten zen postuen inguruan, baina mahaien gainean zeuden produktuak euskaldunak ziren guzti-guztiak. Faltzesko baratxuriarekin egindako txirikorda politak zeuden batean, ahatearekin egindako produktuak bestean, erlearen lanarekin lortutakoak aurrerago, sagarrez egindakoak tartean. Azken honetan bikote bat menbrilloa dastatzen ari zen. «Hau marmelada da», esan zuen frantses azentuko gizon batek. Ekoizleak sagarra erakutsi zion. «Frantsesok ez dugu hau ezagutzen», bota zuen.

Tradizioz jositako postuen inguruan pasatuz, hain arrunta ez den produktu batekin ere egin dezakegu topo: kola freskagarria. Euro batean saltzen dituzte botila freskoak bertan edateko edo etxera eramateko, eta hainbeste janariren inguruan askok nahi zuten egarria kendu. Edari honen abantaila da ez duela azukrerik, ezta kaloriarik ere, ohiko freskagarriek baino burbuila gutxiago ditu eta kafeina ere murriztu dute.

Korricolari-k urtebete egin du maiatzean eta jada 72.000 botila saldu dituzte, 1.100 tabernatara iritsi da eta Eroski dendetan dago salgai. Arrakasta handiagoa dauka Gipuzkoako herrietan hiriburuan baino. Iban Garcia da proiektuaren sortzailea, korrikalaria bera, zeinek bere kide kirolarientzat edari isotonikoen alternatiba bat sortu nahi izan duen.

Era berean, bere ustez merkatuan ez dago kalitatezko kola freskagarririk, eta Korricolari produktu hori izan nahi du. «Ez dut esaten freskagarri hau bakarrik kontsumitu behar denik, baina beste aukera bat da», bota zuen. Goxoa bada, behintzat; 38 errezeten ostean lortutako zaporea.

Azoka honen ia beste aldean kokatzen dira txakolina eta sagardoa eskaintzen dituzten postuak. Esan bezala, tradizionalagoak baina apartak.

Una menor denuncia una agresión sexual en Urgull

En el ecuador de las fiestas toca hacer balance, y en el mismo hubo una de cal y otra de arena. Así, el alcalde de Donostia, Eneko Goia, confirmó la existencia de una denuncia de agresión sexista ocurrida la madrugada del lunes al martes en las inmediaciones del monte Urgull, y que según ETB ha sido presentada por una menor. Junto a su repulsa, leyó una declaración institucional aprobada por todos los grupos políticos.

Los hechos están siendo investigados por la Ertzaintza y el alcalde apeló a la «prudencia», aunque señaló que «las agresiones sexistas están absolutamente de sobra en la ciudad» y son la «expresión más despreciable de la violencia machista y de las actitudes de desigualdad».

«Es necesario seguir trabajando desde la educación en valores e insistir en que hay que actuar, día a día, contra los factores que inducen a este tipo de actitudes». Antes de cambiar de tono, los asistentes guardaron un minuto de silencio de apoyo a la víctima, a la que el Consistorio ofrece ayudar.

Los representantes municipales ratificaron su compromiso contra la violencia machista aprovechando este tradicional hamaiketako en el ayuntamiento, al que acudieron miembros de diferentes entidades, sociedades y empresas. En el encuentro, Goia apuntó que, en general, el ambiente que se vive en la «multitud» de actividades programadas en la ciudad es «inmejorable», y a su vez agradeció «la implicación y el trabajo» de todos los grupos que trabajan para hacer posible que en la Aste Nagusia donostiarra haya actividades «para todos los gustos».

Concluyó pidiendo a la ciudadanía que «siga disfrutando, saliendo a la calle y participando de lo que queda de fiesta, que es mucho y abundante, siempre desde el respeto». En una intervención previa dirigida a la prensa, Goia añadió que todas las actividades se han celebrado con total normalidad y con «gran afluencia de público, desde los conciertos hasta los fuegos artificiales».

En el hamaiketako los asistentes –como los integrantes del grupo que tocó por la noche, Gozategi– pudieron degustar anchoas, guindillas, pimientos, atún, jamón recién cortado y queso, entre otras cosas. Fue un momento para disfrutar de las fiestas de una manera distinta, en el que diferentes organizadores y participantes pudieron charlar y compartir un momento juntos. Para entonces, pasado el mediodía, el xirimiri daba paso a los primeros rayos de sol de la jornada, por lo que el elegante salón de plenos se fundía con las terrazas que dan al puerto, desde donde se podían escuchar los gritos de la exhibición de waterpolo que tenía lugar allí. N.B.