Gerricaecheverria eta Szankowski, epaimahai ofizialean

Jorge Guerricaecheverria gidoilaria eta Andre Szankowski argazki zuzendaria (Cianchetiren ordez) Zinemaldiko epaimahai ofizialeko kideak izango dira, John Malkovich (epaimahaiburua), Dolores Fonzi, Emma Suarez, William Oldroyd eta Paula Vaccarorekin batera.