Jon ORMAZABAL
PILOTA

Pilak kargatuta, «ikasteko uda eder baten ostean»

Donostian «izandako aukera aprobetxatu izanaren» konfiantzaz ekingo dio Lau eta Erdikoari Iñaki Artolak.

Oinak ikaragarri bizkorrak eta indartsuak izanagatik, hizketan patxadaz eta zentzuz aritzen den horietako da Iñaki Artola. Azken urtean nahi baino denbora gehiago eman du geldirik eskuin ukondoko eta ezker sorbaldako lesioen erruz –iaz ez zuen Lau eta Erdikoa jokatzerik izan–, baina honek ere ez dio urgentziarik sortu, ezta udan torneo handi gehienetan tokirik izan ez izanak ere.

Debutatu eta berehala heldu zitzaizkion alegiarrari exijentzia ikaragarriko konpromisoak, eta alde horretatik, torneo handi gehienetatik kanpora, uda berezi xamarra izan da aurtengoa aurrelariarentzat: «Donostiakoa jokatu nuen, eta geratu zaidana da izan nuen aukera hura aprobetxatzea lortu nuela behintzat, eta alde horretatik oso gustura nago». Gainera, aurkari mota guztien aurkako partidetan ere asko ikas daitekeela uste duen horietakoa da. «Partida dezente jokatu ditut eta maila onekoak ere asko, Aimarren eta Oinatzen aurka, esaterako. Ikasteko uda eder bat izan da, tentsio handirik gabe frontoian ordu asko sartuz eta hori zen nik nahi nuena, partida eta entrenamenduei jarraikortasuna ematea, horrenbeste denbora geldirik egon eta gero», azaldu zuen.

Inflexio puntua

Baina hori baino gehiago ere lortu du, bereziki, Donostian emandako aukera horretan, jokatutako final gogoangarri hartan. Partidaren lehen erdian, presak edo bere maila erakutsi beharrak estututa, pattal aritu zen eta finala ia ezinezkoa jarri zitzaien berari eta Albisuri. Dena galduta ikusita, ordea, beste Iñaki Artola bat ikusi ahal izan zen Atanoko kantxaren gainean, eta garaipen handia lortu zuten.

«Gogoratuta, oraindik ere irribarreak irteten dit, zuen sariarengatik baino, izan zen moduagatik, eta ahaztuko ez zaidan egun bat izan zen, uda borobiltzeko falta zitzaidana. Konfiantza ere eman didala esango nuke, partida hartatik aurrera nahiko bolada onean ibili naiz eta uste dut ez dela kasualitatea. Zeure burua frontoian pixka bat onerako harritzeak indartu egiten zaitu, baita txapelketa honi begira ere».

Izan ere, pilotaren sokak ez du etenik eta astelehenetik aurrera, koadroko aurrelaririk onenen aurka aritu beharko du. «Helburua lehen partida hori gainditzea eta pasatuz gero, ligaxkan paper on bat izango litzateke, baina ez diot horri buelta askorik ematen. Nirea eman nahi dut, prestakuntza nahikoa txukuna egin dut, eta alde horretatik lasai nago. Egin dugun hori frontoian erakutsi nahi nuke, nire maila eman eta gozatu bat hartu; horrenbeste denbora geldirik egon eta gero, asko iruditzen zait hori».

Unai Laso izango du lehen aurkaria, azkenaldian sarri aritu dira elkarren aurka. «Hemendik aurrera, egiten duen dena gora egingo du, lehenago edo geroago handiak egingo ditu».

Peio Etxeberria debuta en diciembre

Aspe dio a conocer ayer que el delantero navarro Peio Etxeberria debutará a principios de diciembre con la promotora eibartarra, en un lugar aún por determinar. El delantero de Zenotz, que cumple 19 años el día 16 de octubre, firmó ayer mismo su primer contrato profesional por dos años.

Resulta curioso que sea Aspe la empresa que le dé la oportunidad de dar el salto, cuando hace apenas cuatro meses disputó el torneo de aficionados de la LEP.M_ETB en Beasain con la camiseta de Asegarce, llegando a la final con Garmendia.

Pelotari con golpe pero no exento de habilidad, Peio Etxeberria señalaba en la web de Aspe que el debut «me hace mucha ilusión, pero no me lo esperaba. Llevo tiempo jugando bien y disfrutando en la cancha. Para mí es un lujo entrenar con los mejores pelotaris –ayer se ejerció por primera vez con Jokin Etxaniz– y mi reto es esforzarme al máximo para llegar lo mejor posible al debut».J.O.