ARATZ GOMEZ AZKAINDARRA ETXEAN, IA 20 URTEREN OSTEAN

Zigorra osorik bete ondotik, Aratz Gomez libre gelditu zen atzo goizean. Etxeratek jakinarazi zuenez, Mont de Marsaneko espetxetik atera orduko azkaindarrak zain zituen senide eta lagunak. 1998. urteaz geroztik egon da preso. Irunen atxilotu zuten 20 urte zituela, eta ia bi hamarkada eman ditu kartzelan, aurrena Estatu espainolean eta joan den uztailetik Mont de Marsanen. Irudian, Azkainera iritsi zen unea. Joana IRIGARAI