Jon ORMAZABAL
Pelota

«Psikologikoki izan dudan partida zailenetakoa da»

Artolaren aurkako norgehiagokaren bezperan, aste zaila izaten ari dela onartu du Jokin Altunak.

Lehen ere izanak ditu porrot mingarriak –iaz, esaterako, zazpi tantotan, aurten baino bost gutxiagotan, geratu zen Urrutikoetxearen beraren aurka–, baina Lekunberrin igandean jasotako kolpea gogorra izan zela ezkutatzeko asmorik gabe mintzatu zen atzo Jokin Altuna Eibarren, Iñaki Artolaren aurka jokatu behar duen partidarako materiala aukeratu ostean.

Igandea noiz iritsiko den irrikaz dago amezketarra, geratu zaion zapore mingotsa kentzeko gogoz, baina nabari zaio arantzak barruan jarraitzen duela. «Ez da aste erraza izaten ari, igandean oso sentsazio txarrak izan nituen eta kosta egiten da halako partida txar baten ostean errekuperatzea. Psikologikoki eduki dudan partida zailenetako bat da. Halako itxura txarra emanda aurrekoan, kosta egiten da», azaldu zuen, zintzo.

Fisikoki eta jokoz ondo heldu zen Lekunberriko zitara eta horregatik ez da ondorio zehatzik ateratzeko gai izan: «Jakingo banu inork erantzunik baduela, galdetuko nioke. Halakoak gertatzen dira, pilota halakoa da. Oso ondo jokatzen dugunean, aurretik ere ez dugu jakiten oso ondo jokatuko dugula eta horren gaizki aritzen garenean ere ez dugu aurretik jakiten. Aurkariak asko jokatu zuen, baina nik ez nuen nire erdia ere eman eta horregatik dut pena».

Bi partida eder

Porrotaren txarrean, Lau eta Erdiko ligaxkak hori dauka ona, akatsak egiteko nolabaiteko tartea eskaintzen duela. Altunak gainera ez du oso atzera jo behar horren adibide bila. Iaz antzeratsu hasi zuen final-laurdenetako ligaxka eta finaleraino heldu zen, lehen partida ere galdu zuen Bengoetxearen aurka.

«Pilota borobila da eta era guztietako gauzak gertatzen dira. Oraindik bizirik gaude, bi partida eder ditut aurretik eta dena ematen saiatuko naiz. Lehen ere ikusi dut badaukadala distantzia honetan jokatzerik, badakit nire gauzak ondo egiten baditut partidak irabaztea badudala eta horretan ahalegindu behar dut igandean».

Iñaki Artola laguna ere antzeko egoeran kantxaratuko da igandean, baina Altunak argi dauka; «aurkariak ahaztu eta nire buruan zentratu beharra daukat. Oso partida zaila daukat, batetik bera oso aurkari gogorra delako eta bestetik natorren egoeratik natorrelako, baina nire onena ateratzen saiatu behar dut», errepikatu zuen, konbentzituta, amezketarrak.

Iñaki Artola ere hasi omen da «presioa antzematen», baina «ohituta gaude sentitzen hurrengo jokatu behar dugun hura izatea gure bizitzako partidarik onena eta lasaiago hartzen ikasten da». Bere kasuan, ostiraleko partida aztertuta, argi dauka sakean eta errestoan joan zitzaizkiola Ezkurdiaren aurka irabazteko aukera asko eta horiek konpontzen saiatu zen asteazkenean egindako entrenamendu teknikoan.

Aimar mide el momento de Víctor

La segunda jornada de la liguilla de cuartos de final del Cuatro y Medio arranca esta tarde en Logroño –segundo partido del festival que comienza a las 19.30– con el partido que enfrenta a los dos vencedores del grupo A, Aimar Olaizola y Víctor Esteban.

El de Goizueta, que ya demostró ante Oinatz Bengoetxea que sigue siendo uno de los mejores especialistas de la distancia, será una gran piedra de toque para examinar el nivel de un Víctor que llega lanzado tras haber ganado en los últimos siete partidos disputados.

El de Ezcaray volverá a contar con el favor del público en un partido en el que tiene claro que «deberá imponer el ritmo que más me conviene, pues si es Aimar el que lo pone lo tendré muy complicado». Será la primera vez que el de Ezcaray se enfrente al de Goizueta en un duelo individual, algo que le hace mucha ilusión. Además, el vencedor tendrá pie y medio en semifinales.J.O.