Soinuaren Bidaia BOSen Ganbera Denboraldian

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) hasiera emango dio gaur Ganbera Denboraldi berriari, 19.30ean Euskalduna jauregian. Soinuaren Bidaia taldeak abiaraziko du denboraldi berria eta Toti Martinez de Lezea idazleak bere testuak errezitatuko ditu. Soinuaren Bidaia BOSen hari laukotea da, Adriana Grigorasek, Maite Itoizek, Garikoitz Mendizabalek eta Alberto Urretxok osatutakoa.