GARA
BILBO

ELA kotizazioen eskumenak erdizka transferitzearen aurka azaldu da

Lakuak adostutako Gizarte Segurantzaren kudeaketan, Gizarte Segurantzak espainiar Estatuaren esku jarraituko duen susmoa plazaratu zuen atzo ELA sindikatuak Bilbon. EAJk eta PSEk gobernua osatzeko sinatu zuten akordioan «kutxa bakarra» ez apurtzearen baldintza jasotzen dela ikusita, sindikatuak bere «ezkortasuna» adierazi zuen.

ELA sindikatuak bere «ezkortasuna» adierazi du Gizarte Segurantzaren eskumenen erdizkako transferentziaren inguruan. EAJk eta PSEk adostutako akordioaren arabera, kotizazio eta pentsioen kontrolak espainiar Estatuaren esku jarraituko luke. «Erabaki duten kudeatzeko moduarekin, zerbitzuak antolatu eta administratu ordez leihatila hutsa baino ez litzateke izango», azpimarratu zuten Janire Landaluze eta Mikel Noval sindikatuko ordezkariek atzo Bilbon eginiko prentsaurrekoan.

Hori horrela, Gizarte Segurantzako politikei buruz «benetan erabakitzeko ahalmena» izatea eskatzen du ELAk besteak beste. «Ez dugu erdipurdiko transferentzia baldintzaturik nahi, aspaldidanik galdegin izan dugu Euskal Herrian bizi garenon eta lan egiten dugunon bizi eta lan baldintzak berton erabaki behar direla», ohartarazi zuten.

Lakuak 2017ko irailaren 22an Madrilera bidalitako transferentziei buruzko txostenak jasotzen duenez, EAEri dagokio Gizarte Segurantzaren arloan Estatuko oinarrizko legedia garatu eta betearaztea, haren erregimen ekonomikoa taxutzen duten arauak salbu, baita arlo ekonomikoaren kudeaketa ere. Baina “kutxa bakarra” hautsi gabe egingo zela ere zehazten zen. «Ez da erraza, beraz, benetan zer planteatzen den jakitea», onartu zuten ELAko kideek. Baina susmatzen dute erakunde ekonomikoa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ordez subrogatzea litzatekeela planteatutako lan egiteko modua: «Bulegoetan errotulu berriak jartzea, besterik ez».

Ekonomia Ituna errespetatzea

Ekonomia Itunaren arabera, diru sarrerak kontrolatzea EAEri dagokio, baita prestazioen ordaina banatzea ere. Hori horrela, ELAren aburuz, aipatu “kutxa bakarra” ontzat ematean, Ituna baztertzen da. Ildo horretan, enplegu-politika aktiboen erdizkako transferentziak ekarritako ordainak gogoratu zituen ELAk: «Behin Madrilen esku geratzean, hutsala da erabakitzeko gaitasuna, eta, ondorioz, enplegu politikek ez dituzte jendearen beharrizanak asetzen». Horrenbestez, Itunean jasotzen diren irizpideak aintzat hartzea eskatzen du ELAk, eta, horrekin batera, pentsioak hobetzea eta haien erosteko ahalmena bermatzea. «Hemen hartu nahi ditugu erabakiak erreformetan ezarri diren murrizketak bertan behera gera daitezen», gaineratu zuten.

Era berean, ELAk helarazi zuen transferentzia honekin ez dela eskumenetan aurrera egiten, aurkakoa baizik. Hala, birzentralizazio politika aspaldikoa dela gogoratu zuen, «euskal erakundeak botere zentralaren laguntzaile huts bihurtzeko, irailaren 22an Eusko Jaurlaritzak esan zuen legez».

Sindikalistek abisatu zuten akordioa zerbaiten truke iritsi dela eta ezkutatu nahi izan dela: «Ustelkerian murgildutako gobernu baten aurrekontu politika antisoziala babestearen truke lortu dute akordioa. Estatu autoritario baten tankera hartzen ari den gobernu batena, gainera».

 

Sepes e INSS han reducido sus plantillas

Las plantillas de la Tesorería General de la Seguridad Social y de los Servicios Públicos de Empleo (Sepes) se han reducido en Hego Euskal Herria desde 2011 según los datos del Gobierno español.

En la CAV la bajada alcanza el 16,6% en la Seguridad Social, mientras que en Nafarroa la reducción ha sido de dos puntos menos (14,2%).

Respecto al Sepes, la reducción llega a un 9,9% en la CAV, siendo así la sexta comunidad autónoma con mayor reducción de empleados por detrás de Catalunya (17,6%), Extremadura (17,1%), Islas Baleares (16,9%), Madrid (15,1%) y Castilla la Mancha (12,5). En la Seguridad Social es la octava en el ránking de reducciones, liderado por Cantabria (22,9%), Madrid (21,8%) y Asturias (20,5%).

En el conjunto del Estado, las plantillas de ambos organismos se han recortado en 2.773 trabajadores en los últimos seis años –un %15,8 menos en la Seguridad Social y un 10,6% en Sepes–; con lo cual, ahora hay 11.282 y 5.486 trabajadores en cada ámbito, respectivamente. GARA