GARA
BILBO

«Lan duina» eraman dute Bilboko lantoki eta gune prekarioetara

LAB sindikatuak antolatutako Ekimen Ibiltariak prekarizazioa identifikatu zuen atzo bertatik bertara, Bilbon zehar egindako ibilaldiarekin. Azken egunetan prekaritatearen mapa banatu zuten herritarren artean, gune prekario nagusiak non dauden jakin dezaten. Salaketa horri jarraipena emateko, leku horietatik ibili ziren «Lan duina, hiri duina, bizi duina» aldarrikapena zabalduz. Bertan azpimarratu ez zituzten bestelako egoerak ere agertzen dira mapan.

LAB sindikatuak antolatutako Ekimen Ibiltaria Bilbora iritsi zen asteazkenean. Atzo goizean zehar mapa prekarioan markatutako lekuetara joan ziren langileak “Lan duina, hiri duina, bizi duina” aldarrikatuz.

Mapa horretan jaiegunak errespetatzen ez dituzten guneak, eremu pobreenak eta lantoki prekarioen ibilbidea agertzen dira. “Aktibatu prekaritatearen kontra. Prekaritatearen 1.000 aurpegi” ekimenaren lehenengo geltokia osasun mentalaren zentroa izan zen. Bertako lan baldintzak hobetu, langile kopurua handitu, kontratazio berriak egin, eta banakako arretan edo lehen arretan zerbitzua indartu behar dela uste du sindikatuak.

Hurrengo geralekua jatetxe bat izan da, Dominos Pizza. «Janari azkarrak zein ostalaritza eredu horrek ostalaritza tradizionalean daukan eraginagatik, eta bertako langileen egoera eta lan baldintzak oso kaskarrak direlako», aipatu zuen sindikatuak, leku hori mapan jartzearen arrazoiak zehaztuz.

Ondoren Carrefour supermerkatura jo zuten. Protesta egiten ari ziren langileen esanetan, merkataritza gune handiek merkatari txikiei egiten dieten mina agerian utzi nahi zuten leku honi bisita eginez. Era berean, TTIP/CETA tratatuak merkataritza ereduan duen eragina azaleratu nahi izan zuten.

Laugarren lekua Bilbo hiriaren ikono bat den Alondegia izan zen. Hain zuzen ere, bertan gauzatzen den azpikontratazioa salatu zuten. Kiroldegietako zerbitzuan, garbiketan edo telemarketinean lan baldintzak okertu egin dira azken urteetan, LABen hitzetan. Zerbitzu hori eskuratzeko zailtasuna eta orduak nahikoak ez direla ere aipatu zuten.

Ildo beretik, Bizkaiko Aldundiari ere antzerako arazoak aurkitu zizkioten. Zerbitzuen kalitatea gutxitu dela uste dute, azpikontratazioa gero eta handiagoa da, hitzarmen falta agerikoa da eta langileek lan karga handiak dituzte. Aldundian antzeman dituzten gabeziak ugariak dira. Garraioen sektorera abiatu ziren ondoren, alegia, Abandoko geltokira, «obra publikoaren lan baldintzak aztertzeko, eta hirigintzan AHT-k daukan eragina ikusarazteko».

Zazpigarren geralekua udaletxean bertan egin zuten. Berriro azpikontratazioarekin egin zuten topo, salatutako gainerako zerbitzu publikoetan bezalaxe. Etxez etxeko laguntzan dabiltzan langileen egoera ere benetan kaxkarra dela azpimarratu zuten.

Horrez gain, mapan hiriak dituen beste egoera prekario batzuk agertzen dira. Esaterako, manteroen arazoa aipatzen da. «Inolako babes legalik gabe gure kaleetan egiten dute lan, bizirauten saiatzen, legez kanpokotzat hartzen dira», aipatu zuten.

Pentsiodunak ere talde zaurgarri bezala kokatu zituzten, askoren oinarrizko eskubideak ez baitira bermatzen. 1.080 euroko pentsio minimo duinak eskainiko dituen euskal Gizarte Segurantza propio baten aldarria egin zuen LABek.

Emakumeen alde

Arratsaldean, Guggenheim museora hurbildu ziren eta “Titanioak ezkutatzen duen prekaritatea” argazki erakusketa prestatu zuten. «Gune horretan instituzio publiko edo sasipublikoetan ematen den gehiegikeria salatu nahi dugu, gure hiri ereduaren aldarrikapena egitea ahaztu gabe», azaldu zuten.

Gaur, berriz, Ekimen Ibiltariak lehen lerrora eramango ditu emakumeak. Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta hitzaldia egingo dute Biba Kultura espazioan.

 

Movilizaciones en el sector público para recuperar derechos

El Área Pública de CCOO y la Federación de Empleadas y Empleados de los Servicios Públicos de UGT iniciaron ayer una campaña conjunta de movilizaciones bajo el lema “Ahora: salarios, empleo público y derechos”. El objetivo es instar a las administraciones de la CAV y del Estado a que abran una negociación.

La primera cita fue la manifestación que tuvo lugar en Bilbo. La campaña pretende provocar un efecto sobre los presupuestos generales para 2018 «que permita empezar a revertir la pérdida de poder adquisitivo de las empleadas públicas y la recuperación de los derechos laborales que han sido arrebatados en los últimos años».

Por otro lado, estos sindicatos insisten en la necesidad de ampliar y consolidar el Acuerdo para la Mejora del Empleo Público firmado el pasado mes de marzo, así como en la eliminación de la tasa de reposición, lo que, a su juicio, permitiría recuperar 350.000 empleos. GARA