A. U. LASAGABASTER
Emakumezkoen futbola

Belaunaldien arteko erreleboa, tanta-jariotik zaparradara

Lehen Mailako zortzi jokalari erretiratu dira aurten, azkena Joana Flaviano.Guztira 2.000 partida baino gehiago jokatu dituzte elitean.

Belaunaldien arteko erreleboa egunerokotasunaren parte da, kirolean zein bizitzan oro har. Euskal futbola ez da inoiz salbuespena izan baina tanta-jarioa izan ohi dena, zaparrada bilakatu da aurten. 2017ari hitz bat egokitu beharko bagenio, «agurra» litzateke.

Aintzane Encinas, Eli Ibarra, Iraia Iturregi, Leire Landa, Maite Lizaso, Irune Murua, Maialen Zelaia... Guztira, 2.000 partidutik gora Lehen Mailan, Kopan eta nazioarteko txapelketetan; Athleticen eta Realaren kamisetak talde bien jaiotzatik defendatu dituzten jokalariak; txapeldunak... Azken batean, euskal futbolaren historiaren kapitulu asko, eta garrantzitsuak, idatzi izan dituzten kirolariak.

Despedidak, gainera, ez ziren udaren etorrerarekin amaitu. Azaroan, Dani Jarquen Kirol Hirian Espanyolen aurka jokatutako partidan, Joana Flavianok azkenengo aldiz jantzi zuen Athleticen kamiseta. Buruari milaka buelta eman ondoren, erdilariak bere bizitzako «erabaki zailenetarikoa» hartu zuen, bide batez hausnarketa sakon baten beharra piztuz, ulergaitza baitirudi Lehen Mailako jokalari batek, azken batean eliteko kirolariak, futbolari uko egin behar izatea bere ogibidearen ardurari erantzun ahal izateko.

«Ez da bakarrik futbolean gertatzen –gogorarazten du Flavianok, GARArekin hizketan–. Kirol askotan gertatzen da, are gehiago emakumezkoez ari bagara; futbola ez da salbuespena. Futbolaz gain, denok gaude ikasten edo lan egiten eta batzuetan, sekulako ahalegina eginda, biak batera egin daitezke. Baina une bat heltzen da aukeratu behar duzuna, ez bakarrik orainean pentsatuz, baizik eta batez ere etorkizunean. Lehentasunak jarri behar dira eta nik etorkizunean pentsatu behar dut, hemendik bi urtera baino harago».

Etorkizun horretan, bizkaitarrak honelako erabakiak ezohikoagoak izatea espero du. «Aurrerapausoak eman dira eta gaur egun ere, guztiz profesionalizatuta dauden bi talde dauzkagu Ligan, Bartzelona eta Atletico. Poliki-poliki hori hedatuko delakoan nago, Athleticek berak ere laster urrats gehiago egingo dituela ziur nago. Baina bidea luzea da, oraindik asko falta da ibiltzeko eta argi daukat ni ez nauela harrapatuko».

Horregatik bere erabakia. Futbola barreratik ikusteko urratsa. Eta, hasieran «ezinezkoa» iruditzen bazitzaion ere, azkenean ohitzen ari da. «Dudarik gabe, lasaiago bizi naiz, denbora gehiago daukat eta lanari arreta osoa eskain diezaioket», onartzen du, futbolak, eta batez ere Athleticek, toki garrantzitsua betetzen jarraitzen badu ere. «Nola ez? Lezamara joan naiz hango partidak ikustera, aldagelan ere egon naiz... Nire bigarren familia da».

Ez da gutxiagorako, bertan hamahiru urte, bizitza erdia, eman ondoren. «Han bizi izan dudana nire izatearen parte da, betiko izango ditut barruan bizipenak, lagunak, esperientziak, barreak eta negarrak». Eta hitz eta irudi bana, bere ibilbidea hainbeste laburbiltzea posible bada: «taldea» eta «aldagela San Mamesen Bartzelonaren kontra Liga galdu ondoren». «Lotuta daude irudi hori eta ‘taldea’ hitza –azaldu du–. Sekulako kolpea izan zen, suntsituta geratu zen taldea. Baina hitz egin ondoren, han bertan, mezua ‘honek ez du gaitu amaituko, altxatuko gara’ izan zen. Une horretan konturatzen zara hau dela benetako talde bat eta hor datzala bere indarra. Sentsazio hori da Athleticen bizi eta ikasi izan dudana hoberen laburbiltzen duena».

 

Talde bat gutxiago Lehen Mailan

2017ak ez dio poztasun handirik eman euskal futbolari. Izan ere, hiru talde zeuden Lehen Mailan urtarrilean baina bik besterik ez dute amaitu urtea elitean. Bigarren denboraldia mailan gogorregia egin zitzaion Oiartzuni eta maiatzean Bigarren Mailara itzuli zen. Bere lekua betetzen saiatu zen San Ignacio baina ezin izan zuen igoerako play-offa gainditu.

Athletic ere bere helburutik urrun geratu zen. Txapelketa irabazi ondorengo denboraldia bosgarren postuan amaitu zuen eta Kopan lehen kanporaketan alde egin zuen. Gogotsu aritu da, berriz, denboraldi berrian, joko eta emaitza onak bateratuz.

Gorabeheraz betetako urtea bizi izan du Realak, azkenik. Koparako sailkatu ondoren, Bartzelonak kanporatu zuen lehen partidan. Udazken ikaragarria bizi izan du ondoren, bere historiako Liga hasiera txarrena sufrituz. Zorionez, goitik behera aldatu du bere ibilbidea, 2017a sekulako bolada onean amaituz. A.U.L.

 

La semana

Derbi. Ya hay horario para el primer partido del año, que cerrará la primera vuelta. El derbi entre Athletic y Real se disputará en Lezama el sábado 6 de enero a las 13.00.

Nafarroa. Derrota navarra en su amistoso frente a Catalunya (1-3), que congregó a casi 2.000 espectadores en el Sadar. Maite Oroz marcó para Nafarroa y Bonmatí y Carol Férez por partida doble para las catalanas. En el banquillo local se sentó Javi Lerga, después de que los seleccionadores José Luis Satrustegi y Juan Carlos Gallego presentaran su dimisión la víspera del encuentro.

Fichajes. El Granadilla ha fichado a la guardameta catalana Itziar Martínez, procedente del Sevilla, para suplir la baja de Noelia Gil. Esta había solicitado la rescisión de su contrato por motivos personales pero ha acabado fichando por, precisamente, el Sevilla.

Solidaridad. Irene Paredes se suma al movimiento «Common Goal» que puso en marcha Juan Mata, por el que donará el uno por ciento de su sueldo a proyectos solidarios y por la comunidad.

Árbitras. El Comité Técnico de Árbitros ha diseñado una normativa reguladora propia para la Primera femenina, que se adoptará desde la próxima temporada. Se regulan pruebas de acceso, sistemas de ascenso y descenso, designaciones o internacionalidades, entre otros aspectos.

UEFA. El organismo continental ha hecho públicos los rankings de 2017. En el apartado de clubes, Alemania lidera la lista, por delante de Francia y Suecia. Por selecciones, el mejor coeficiente es para Inglaterra, por delante de la campeona europea Holanda y Francia.

Inglaterra. Semifinal de lujo en la Continental Cup, que enfrentará a Chelsea y Manchester City, segundo y primer clasificados de la Liga, el próximo 14 de enero. Reading y Arsenal pugnarán por el otro billete a la final.

Alemania. El Bayern ficha a Leah Galton, procedente del Sky Blue, y al Wolfsburgo llega Ella Masar del Rosengard.