GARA

Ehunka lagun Lekeition, bertako Sare mugimenduari harrera egiteko

Preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko Sare herritarrak osatzen segitzen du herriz herri. Horren isla da atzo Lekeition egin zen aurkezpena, ehunka lagun bildu zituen-eta.

Herri hauetan guztietan irailaren 20ko data (larunbata) «gordetzeko» deia egiten ari da, egun horretan bere lehen ekimen handia iragarri duelako Sarek. Nondik norakoak ez dituzte oraindik ezagutzera eman.

Gaurko, abuztuaren azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarretaratze ugari deitu dute, udako oporrek oraindik irauten duten arren. Atzokoan 11 lagun elkartu ziren Iruñeko Arrosadia auzoan; herenegun, 31 bildu ziren Atarrabian eta 30 Mendillorrin; eta asteartean, 11 Sarrigurenen. Aipatutako guztiak Iruñeko auzoak edo hiriburuaren ondoko herriak dira.