KANBO

Agintean dauden hautetsi batzuek euskararekiko duten jarrera salatu dute

Nahi Dugun Herria udal talde abertzaleak Kanbon agintean den taldeari euskararen gaineko bere jarrera argitzeko eskatu dio. Izan ere, irailaren 10ean egindako batzordean herritarrei igorri behar zitzaizkien hainbat gomita elebidunak izatea eskatu zutelarik, gehiengoa duen taldeko hainbat zinegotzik jokamolde erabat «salagarria» izan zutela uste dute. Horietako bat «gomitaren testua euskaratzen bada arabierara ere» itzuli beharko litzatekeela esatera heldu zen. Herriko Etxeak euskarari emango dion lekua ezagutarazteko eskatu dute abertzaleek.

Honi buruzko guztia: KANBO