Arantxa MANTEROLA

Ipar Euskal Herriko enpresaburuek mesfidati begiratzen diote geroari

Maila apalagoan bada ere, MIGek aurkeztutako azken sei hilabeteko datu ekonomikoek egiaztatu dute Estatuan egun dagoen geldialdi egoerak Ipar Euskal Herria ere harrapatu duela. Enpresaburuek inbertsio gutxiago egin dituzte, lan bila dabiltzanak emendatu egin dira eta bisitari dezente gutxiago etorri da aurten. Turismoaren sektorea izan da motelaldia gehien nozitu duena. Konfiantza berreskuratzeko, Ardurazko Ituna pizgarri izanen dela espero dute.

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak (MIG) aurtengo seihileko datu ekonomiko nagusiak jakinarazi zituen atzo. Andre Garreta presidentearen esanetan, «Frantziako ekonomiak pairatzen duen hazkunde geldialdiak» harrapatu du Ipar Euskal Herria ere. Bai esparru askotariko datuek bai urtean bitan 600 enpresabururen artean egiten duten itaunketak azaleratu dute «etorkizunari mesfidati begiratzen» diotela.

Urtea hasi zenetik %8k soilik egin dituzte inbertsioak, eta beste %7k datozen hilabeteetan egingo dituzte. Halere, «egoera kezkagarriena» turismo arloan sumatu dute. Enpresen %75ek lanpostuei eutsi badiete ere, galdekatu ditugunen erdiek iaz baino gutxiago fakturatu dute», adierazi zuen Garretak.

«Giro motel» honetan 200 lanpostu gehiago (erdiak eraikuntzan) sortu izana datu positiboa dela dio MIGeko buruak.

Hala eta guztiz ere, iazko datuekin alderatuz, lan bila dabiltzanen kopuruak %5,8 gora egin du Ipar Euskal Herrian (20.317 daude lan bulegotan izena emanda eta laurdenak 50 urtetik gorakoak dira). Aldi berean, lan eskaintzak ere gora egiten ari dira zertxobait.

Beste adierazleak

Ekonomiaren gainerako esparruetan ere adierazleak pattal dabiltza. Garraioei dagokienez, hegaldietan 10.000 bidaiari gutxiago izan dira Biarritzeko aireportuan. Estatuko trafikoa mantendu da, baina kanpotik %5,6 bidaiari gutxiago jin dira.

Baionako, Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko tren-geltokietan jasotako datuak aztertuta, 992.793 pertsonak hartu dute trena, iaz baino %10 gutxiagok batez beste.

Portuko trafikoak antzeko joera izan du. 2014ko lehen zortzi hilabetean 1.709.881 tona gai igaro dira bertatik, iazko denboraldi berean baino %7,7 gutxiago. Txatarra edo burdineriak, artoak, sufreak, petrolio gordinak, eta Landetan 2010eko ekaitzak botatako pinuak dira, besteren artean, nabarmen behera egin duten trafikoak.

Giro honetan, Garretak enpresaburuen «ausardia» goraipatu zuen atzo: «Inbertsioak eta fakturazioak atzera egin badute ere, %83k enplegu maila mantendu egin dute, eta, urte hasieran baino uzkurrago agertzen diren arren, oraindik ere gehiengoak -%70k- datozen hilabeteetan gauzak hobetuko diren konfiantza du».

Bide horretan, erronka nagusia, beraz, enpresek «konfiantza berreskuratzea» litzateke, MIGeko presidentearen aburuz: «Horretarako, jakina, lagundu egin behar zaie, batetik indarrean dauden arautegi astunak arinduz eta, bestetik, beren jardueraren aldeko neurriak hartuz».

Ildo horretan, gobernuak iragarritako Ardurazko Ituna behingoz noiz abiatuko den zain daude: «Luze jotzen ari da. Frantziako enpresek Europako zama fiskal eta sozial handienetakoa jasaten dute. Enpresen lehiakortasuna berreskuratu nahi badugu, arrazoizko zerga- eta kotizazio-politika eta tramite administratiboen sinplifikazioa behar-beharrezkoak dira».

Implantación de diez nuevas empresas y retraso en la de Beltrame

Los responsables de la Cámara de Comercio e Industria (CCI) de Baiona informaron ayer que están trabajando, junto a las instituciones, para atraer la implantación de nuevas empresas.

En concreto, prevén que diez nuevas empresas, muchas de ellas del extranjero (California, Australia, Suecia...) y de sectores diversos (reciclaje, logística, muebles...) se instalen en Ipar Euskal Herria en un plazo relativamente breve.

En lo que se refiere a la sociedad italiana Beltrame, la apertura de la planta de laminación en el recinto portuario de Baiona, que creará entre 150 y 175 puestos de trabajo, se retrasa hasta finales de 2015.

El director de Desarrollo Económico de la CCI, Peio Olhagaray explicó ayer que, entre las causas de la dilación, están la difícil situación a nivel mundial del sector siderúrgico y los avatares de algunas empresas encargadas de la construcción de la fábrica, que han quebrado.

Según Olhagaray, tales extremos pueden comprobarse por la apertura en Argentina de una planta similar a la proyectada en el puerto labortano: «Es una inversión exactamente igual a la que prevé hacer aquí y que abordó al mismo tiempo. Allí ya está en funcionamiento desde 2012».

El representante de la CCI subrayó lo «inédito» de la inversión de 57 millones de euros, ya que más del 50% de la misma corre a cargo de los accionistas (familia Beltrame y otras sociedades del sector), «algo rarísimo». Incidió, además, en el gran nivel de competencia profesional de la sociedad: «Es la única empresa a nivel mundial que domina el proceso entero del laminaje de acero». A.M.