GARA GASTEIZ

Santurtziko Antzerki Jaialdiak 35. urteurrena ospatuko du urriaren 24tik azaroaren 29ra

Bizkaiko antzerki jaialdi zaharrena da Santurtziko Antzerki Jaialdia, 35 urte beteko ditu aurten. Urriaren 24an hasi eta azaroaren 29an bukatuko da. Oraingo honetan, egitarauak aretoko hamasei ikuskizun izango ditu. Antzezlanez gain, opera bat ere izango da eta ikuskizun bat euskaraz. Urteurrena ospatzeko erakusketa antolatu da Casa Torre jauregian, halaber, jaialdiaren sorrera aztertu eta gogoratzeko, azaroaren 7tik 27ra. Horrez gain, eta hasierako urte horiei keinu eginez, duela 35 urte bezala, edizio gogoangarri honetako azken ikuskizunean, Cómicos de la Lengua taldearekin oholtzara igo zen Ramon Bareak emango dio amaiera jaialdiari aurten.

Artista ugari

Edizio honetan izango diren aktoreen artean, besteak beste, Anabel Alonso, Pepon Nieto, Antonio Pagudo, Iñaki Miramon, Toni Acosta, Miguel Rellan, Malena Alterio eta Clara Lago daude. Lehen hitzordua hilaren 24an izango da, «Jugadores» obrarekin (Luis Bermejo, Miguel Rellan, Jesus Castejon eta Garcia Millan).