GARA

Jaime Arreseri lore eskaintza egin diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Jaime Arreseren omenezko lore eskaintza egin zuten atzo egoitzako sarreran, UCDko batzarkidearen izenean dagoen plakaren parean. 1980ko urriaren 23an hil zuten Arrese Komando Antikapitalistek Elgoibarren, artean batzarkide zela. Herri honetako alkate ere izan zen 1974tik 1977ra.