GARA

Musika, dantza eta kantua etengabea da Areatzako euskal jaian

Zazpigarren euskal jaia ospatzen ari dira asteburu honetan Areatzan. Urtero gai bati eskaintzen diote jaia eta aurtengoa euskal musika, dantza eta kantu tradizionala da. Osagai horiekin, ezinezkoa da Gorbeia iparralde honetan geldirik egotea.

Antolatzaileak pozik ziren. Atzo goizean, euskal instrumentuak erakutsi zituzten azokan eta kantuzaleak kalez kale ibili ziren giroa alaitzen. Gero, 330 lagunek bazkaldu zuten frontoian eta berehala atera ziren plazara dantzara. Gaur dantza izango da protagonista.