Mikel LABORDA
ALDAKETA POLITIKOA NAFARROAN

Aldaketa kaletik etorriko da Nafarroan, herritarren eskutik

Aurrean zuten Nafarroako Parlamentua ordez- katzeko inongo asmorik gabe, baina nafar jendartearen aldaketa nahiaren ispilua izateko asmo osoz, atzo Parlamentu soziala bildu zen Iruñeko Sarasate pasealekuan, hogeita hamar eragile sozialek deituta. Ordezkari politikoak ere bertan ziren.

«Navarrometro» delakoaren ajea nabarmena zen Parlamentuaren aurrean bildu ziren dozenaka lagunen artean, talde txikitan hori baitzen mintzagai nagusia atzo. Izan ere, Nafarroako egoera politikoari buruzko inkesta ofizialak Parlamentu Sozialak helburu duen aldaketa uste baino gertuago dagoela irudikatzen du. Nolanahi ere, aldaketa posible dela sinistu arren, inkestarekiko eszeptiko agertzen ziren asko eta hori lortzeko aurretik lan handia zutela onartzen zuten guztiek. Hain zuzen ere, hori zen atzoko ekimenaren zentzua, aldaketarako subjektu izan daitezkeen kolektiboen eta pertsonen arteko bilguneak osatu eta datozen hilabeteetan indartu behar den mugimendua osatzen joatea.

Hogeita hamar gizarte eragilek egin zuten atzoko deialdia, eta zerrenda ikusita bi gauza nabarmendu daitezke. Lehenik eta behin, gizarte mailako arazo handiak daudela Nafarroan, Gobernuaren bazterkeriak eta murrizketa politikak biktima ugari eragin dituela eta hauek beren eskubideen eta beharren alde antolatzeko eta mobilizatzeko prest daudela. Gainera, mugimendu hau, nafar gizartea bezala, benetan anitza dela eta elkarlanerako prest daudela. Bertan ziren, besteak beste, Kontuz!, Munduko Medikuak, Andrea, PAH... baina baita hamaika herritar ere.

Ainhoa Aznarezek eta Aintzane Castillok hartu zuten hitza jendeari agurra emateko eta ekitaldiaren helburua azaltzeko. Justizia sozialaren, parte-hartze demokratikoaren eta aldaketa politikoaren aldeko ekimena zela zehaztu zuten. Elkarlanaren beharra azpimarratu zuten eta, norabide horretan, abenduaren 13an Iruñean «Aldaketa sozialaren alde» lelopean izango den manifestaziora joateko deia egin zuten. Erabakigarriak izango diren hauteskundeen aurreko testuinguru honetan, gizarte eragileen eskaerak aintzat hartzea aldarrikatuko dute bertan.

Ondoren, Parlamentua osatzeari ekin zioten. Ekimen sinbolikoa zen atzokoa, aldaketa prozesuetan sinbolismoak duen indar guztiarekin. Zirkulu zabal batean elkarte bakoitza ordezkatzen zuen aulki huts bat zegoen, eta horren bueltan jendea. Honela, ekimenaren deitzaileak banan-banan gerturatu ziren mikrofonora, eta beren burua aurkeztearekin batera, beren kolektiboen izena eta izana azaldu zuten.

Aniztasuna nagusi

Jendeak jasaten dituen problematikak eta bizi dituen ametsak bezain anitzak izan ziren atzo bertan azaldu ziren proposamenak eta lemak. Nola ez, Nafarroako erregimenak eragin dituen kalteen katalogoa ere osatu zen, gutxika-gutxika, aulkiak betetzen joan ziren heinean. Emakumearen eskubideak, osasungintza, babes soziala, euskara, ustelkeria, memoria historikoa, fiskalitatea... horiek izan ziren aipatu ziren auzietatik batzuk. Horiek dira, aldi berean, azken garaiotan nafar gizartea kalera atera duten gaiak. Zerrenda egon badago, hortik nolabaiteko agenda bat osatzea, ordea, zailagoa izango dela dirudi.

Banan-banan azalpen labur bat eman, eta beren eskaerak zirkuluaren erdian zegoen kutxa batean sartu ondoren, aulkietan eseri eta hemizikloa osatu zuten. Bertan azaltzen ziren auziak benetan larriak izanagatik, giroa benetan alaia izan zen.

Ordezkari politikoak

Atzoko protagonistak aktibistak eta herritarrak izan arren, aldaketa politikoa nahi duten ordezkari politikoak ere bertan izan ziren, beren babesa emateko. Aznarezek eta Castillok kolektiboen proposamenak biltzen zituen kutxa entregatu zioten Bakartxo Ruizi, Juan Carlos Longasi eta Txema Mauleoni. Hauek, ekarpenak eskertzeaz gain, agindu herritarra jasotzen zutela nabarmendu zuten, eta datozen hilabeteetan aldaketa hori gauzatzearen alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten.

Parlamentariez gain, EH Bilduko, Aralarreko, Izquierda-Ezkerrako eta Geroa Baiko zinegotziak ere bertan izan ziren, baita Amaiurko Sabino Cuadra senataria ere.

Ekimenari amaiera emateko, bozeramaileek kolektiboen artean adostutako manifestua irakurri zuten, euskaraz eta gazteleraz. Bertan, gai sektorialetako auzi nagusiak aipatzeaz gain, elkarlanerako konpromisoa berretsi zuten, bakoitzak bere kasa egin dezakeena baino askoz gehiago lor baitaiteke batasunean. Gizartearen aniztasuna errespetatzeko ere eskatu zuten, baita sistema neoliberalak eragiten dituen kalteei amaiera emateko ere.

«Erregimena kanpora»

Aldi berean baina hiriburuko beste toki batean, Ernai eta Ikasle Abertzaleak taldeek «Erregimena kanpora!» ekimena aurkeztu zuten. Agerraldi batean eta ondoren bidalitako prentsa oharrean azaldu zutenez, «herritarron ardura da Nafarroari hainbeste kalte ekarri dion erregimena biluztu eta alternatibak eraikitzea». Horretan gazteek izan behar duten protagonismoa aldarrikatu zuten. Ikasturte osoko dinamika bat iragarri dute, datorren urteko maiatzaren 16an manifestazio batekin amaituko dena, baina helmuga horri baino, bideari berari ematen diote garrantzia.

Larrion propone «abrir las puertas» de EH Bildu

La candidata de EH Bildu a la Alcaldía de Gasteiz considera que ha llegado el momento de que el Consistorio de la capital alavesa «refleje, de una vez por todas, la ciudad de colores que está en la calle». «Ahora es el momento de llevar el cambio que vive Gasteiz al Ayuntamiento», destacó Miren Larrion, que ayer participó en una asamblea abierta a la que asistieron cerca de 300 personas. En su intervención, la candidata soberanista indicó que la coalición debe «jugar con valentía y abrir las puertas de EH Bildu a todos los rincones del municipio. Porque esta lucha la vamos a ganar en la calle». Asimismo, Larrion animó a los presentes a dar lo mejor de sÍ mismos para lograr que Gasteiz deje de vivir en «blanco y negro». Al fin y al cabo, tal como ella recordó, los datos reflejan que el cambio político se va a decantar por un puñado de votos.

Ion SALGADO

Araiz está dispuesto a hablar con todos para lograr el cambio político en Nafarroa

El candidato de EH Bildu a la presidencia del Gobierno de Iruñea está dispuesto a hablar con Podemos para impulsar el cambio político y social en Nafarroa. «Bienvenidos serán al cambio todas aquellas fuerzas política, sociales y sindicales que planteen que ya basta del régimen que hemos vivido durante estos 35 años», afirmó ayer Adolfo Araiz, que avanzó que la coalición soberanista quiere ser «la locomotora de ese cambio».

Según informó la agencia Efe, Araiz, que ayer participó en una reunión con cargos electos de EH Bildu en Iruñea, destacó que los resultados del «Navarrómetro», publicado este jueves, evidencian que el «régimen se ha hundido ya». En este sentido, cabe recordar que la encuesta sitúa a Podemos como primera fuerza política con 18 parlamentarios, seguida de la coalición soberanista (11); y augura una caída sin precedentes de UPN (8) y PSN (5).

«El régimen que representaban UPN y PSN ha tocado a su fin, ha tocado suelo y la sociedad navarra en estos momentos está demandando una nueva forma de hacer política, un nuevo sistema para Navarra», afirmó tras apostar por un «cambio plural, sin exclusiones». A su juicio, este cambio debe ser «compartido entre quienes hemos estado poniendo en cuestión ese régimen basado en el clientelismo político, en las prácticas corruptas, en la exclusión de una parte de la sociedad navarra, y, fundamentalmente, basado en hurtar a la sociedad navarra su capacidad de decisión».

Una capacidad que fue «hurtada», por ejemplo, cuando se aprobó el Amejoramiento del Fuero, ratificado por el Parlamento de Nafarroa en marzo de 1982 sin la celebración previa de una consulta ciudadana. «Esta capacidad de decisión se la han venido hurtando a la sociedad en las grandes decisiones que tenía que tomar Navarra», denunció el candidato soberanista, que anunció la celebración de un acto político el próximo 2 de diciembre. Este comenzará a las 18.30 en el frontón Labrit de Iruñea bajo el lema «Nafarroak erabaki-Navarra decide».

Por su parte, ayer Podemos Iruñerria mostró su «alegría» por los resultados del «Navarrómetro», y advirtió de que no se ha debatido la posibilidad de cerrar un pacto electoral. «Podemos se plantea presentarse a las elecciones para obtener un refrendo mayoritario que permita cambiar la situación actual a todos los niveles de gobierno tanto autonómico como estatal y con esa hipótesis trabajamos», manifestó.

GARA