DANTZA

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa Pasaian

Pasai Donibane euskal dantzen agertoki izango da gaur, 18.30etik aurrera, kiroldegian egingo den Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketarekin. Guztira 24 lagunek hartuko dute parte. Ormatxulo soinu zaharra, Desafioa edo Kontrapasa izango dira igaro beharreko langa batzuk.