Oihane LARRETXEA

Frankismoan bortxazko lanak egin zituztenen memoria, lubakietatik at

1936n hasitako gerran eta ondorengo urteetan, bortxa bidez, presoak errepideak egitera derrigortuak izan ziren, besteak beste. Hego Euskal Herrian 36.000 gatibu baliatu zituen frankismoak esklabo gisa lan hauetarako; Gipuzkoan 8.000 inguru izan ziren. Aldundiak haien memoria errekonozitu zuen atzo, omenaldi batean. Biktima baten bilobak azpimarratu zuenez, garrantzitsuena euren lekukotzak ahoz aho igortzea da, ahanzturan gal ez daitezen.

Terrorea hedatu eta hura sakontzeko metodo ugari baliatu zituen frankismoak eta, zentzu horretan, errepresio izugarria eragin zuen totalitarismoak bortxazko lanen bitartez. Besteak bestek, presoak erabiliak izan ziren errepideak egiteko, indarra behar zen euskal lantegietan aritzeko -galdategi, ontziola, armategietan...-, mugaldeko gotortze lanak egiteko nahiz burdinbideak egiteko.

Urtearen joan-etorriak eraman egin ditu infernu hura euren azaletan bizi izan zuten asko, tamalez, baina haien testigantzak eta lekukotasunak geure artean gelditzen dira. Memoria horretan alea jartzeko, eta merezi duten omenaldia eskaintzeko, Gipuzkoako Aldundiak ekitaldia eskaini zien atzo. Bertan izan ziren, besteak beste, Felix Padin zenaren, anarkista historikoaren, alaba Maria Dolores Fustel, Miranda Ebrotik etorria. Aita zuena orain bi hilabete zendu zen.

Alboan zituen Guillermo Aizpurua zenaren senideak. Preso eta esklabo izandakoa, orain bi aste zendu zen. Horregatik, familia bereziki hunkitua zegoen. Errekonozimendua eskertuta, bere biloba Oinatz Aizpuruak testigantza belaunaldiz belaunaldi igortzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, berak hala egingo duela hitzemanda. Agurtzane Urtegarai alarguna harro zegoen senarraz.

Gogorrak eta aldi berean beharrezkoak izan ziren Marcelo Usabiagaren hitzak. Bere azalean sufritu zituen urte gogor haiek, eta 21 eman zituen kartzelan, gerra hasi eta 1960. urtera arte, zehazki. Memoriak ez zion hutsik egin, eta mota guztietako xehetasunak gogoratu zituen. Eta nola ahaztu Ondarretako espetxean eman zuen urtea... Bakartuta izan zuten 12 hilabetez, patiora ateratzeko ere baimenik gabe.

Martin Garitano ahaldun nagusiak, bere aldetik, halako errekonozimenduen beharra azpimarratu zuen, beste batzuk salatu zituen bitartean. «Gu guztion lotsarako, esklabistak omenduak dira eta esklaboak bide bazterrean ahaztuak», esan zuen, Nafarroako Gobernuak berriki Erorien Harana eraiki zuenetako bati eman dion urrezko dominagatik. «Gaur hemendik, ordea -erantsi zuen-, gure errekonozimendu eta esker ona gazte garaia eta baita bizia bera ere gu guztion askatasunaren alde eman zutenei».

Era berean, gaurtik aurrera gaiari lotutako erakusketa egongo da ikusgai Aldundian bertan.

36.000 preso, esklabo

Euskal Memoria fundazioak bildutako datuen arabera, 1936ko gerran eta honen osteko garaian 36.000 gatibu aritu ziren esklabo lanetan Hego Euskal Herrian. Horietatik, 18.000 Nafarroan, Gipuzkoan 8.000, baita Bizkaian ere, eta Araban 2.000.

Presoak kartzeletatik errepideak egitera bakarrik ateratzen zituzten. Omenaldian jarritako bideoan Padinek zioenez, barrakoietan «ez zen masakre zuzenik egon, baina beste modu batean hil gintuzten: gosea, miseria gorria, jipoiak... denetarik jasan genuen».

Bere kokapenagatik, Gipuzkoa lurralde estrategikoa zen eta ugari izan ziren errepideetako lanak. Besteak beste, Lezotik Guadaluperaino iristen den errepidearen zati bat (GI-3440), baita Oiartzun eta Lesaka lotzen zituena ere, baita GI-3420aren zati bat eta NA-4000 errepidea.

«Arbel beltza», el relato de los años oscuros de la educación

La exposición «Arbel beltza» que acoge la casa de cultura del barrio donostiarra de Aiete hasta el próximo 13 de marzo -conviene consultar el horario en su web- narra cómo «la educación» se convirtió en uno de los pilares básicos del sistema totalitario del franquismo. Fue una época en que la enseñanza sirvió de adoctrinamiento y en el que la Iglesia católica y la Falange se hicieron con el monopolio educativo para perpetuar el régimen.

Aranzadi, que ha organizado la muestra junto con el Ayuntamiento de Donostia, ha realizado una ardua labor de investigación, selección y recopilación de testimonios de personas que sufrieron en propia carne aquellos años.

El visitante topará con objetos como el costurero y el bastidor para la costura de las chicas, la «chasca» con la que algunos maestros golpeaban al alumnado, testimonios, manuales para ser una «buena mujer»... GARA