GARA IRUÑEA

Iruñea irteera puntu izango du gaur Nafarroako Bertsolari Txapelketak

Odiseok, baina, hautsi egiten du ostatu-emaile eta apopilo arteko harremanaren oinarrian den elkarrekikotasun printzipioarekin irlara iritsi eta berehala, eta hala ere irainduta sentitzen da Polifemok mesfidantzaz tratatzen dituenean. Ez hori bakarrik, ostatu eman beharrean ziklopeak jan egiten ditu Odiseoren gizonetako batzuk.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa abiatzear da, eta hutsune berezi batekin hasiko da, gainera. Xabier Silveirak, 2013ko txapelaren irabazleak, ez du aurtengoan parte hartuko. Nora joango da, orduan, txapela? Galderari ezin zaio erantzunik eman oraindik, baina korapiloa askatzen joango da gaurtik aurrera 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa.

42. edizioa du aurtengoan eta gaur hasi eta martxoaren 28an amaituko da, Elizondon. Aurten ez da finalik izango Iruñean, baina Nafarroako hiriburua lehiaren irteera puntu bilakatuko da. Hitzordua gaur arratsaldean ezarri dute, 17.30ean, Katakraken. Guztira 30 bertsolarik ekingo diote final-laurdenetako faseari, eta gaurkoan, horietatik sei igoko dira oholtza gainera. Aritz Saragueta, Bittor Elizagoien, Jon Barberena, Joxema Leitza, Oier Lakuntza eta Unai Uberetagoena arituko dira nor baino nor Iruñean.

Egin beharreko lanak, ondokoak: Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; eta binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian. Kartzela lanetan ere arituko dira; banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian; eta banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian izango dira zati horretan osatu beharrekoak. Gai-jartzaile lanetan, Alaitz Rekondo.

Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Katakraken filosofia errespetatze aldera, saio horretan ez dute sarrerarik kobratuko. Saiora joateko aurrez gonbidapenak banatuko dira Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Katakraken bertan.

Hasi berri den asteburuak hitzordu bikoitza dakar Nafarroako Bertsolari Txapelketarako. Gaur Iruñeko Katakraken jokatuko den lehenengo final-laurdenaren ondotik, bihar Irurtzunera jauzi egingo du Txapelketak. Oholtza gainera beste sei bertsolari igoko dira bigarren saio horretan: Alazne Untxalo, Iban Garro, Julen Zelaieta, Julio Soto, Kotte Plaza eta Miel Mari Elosegi Luze.

Bertso saioa arratsaldeko 17.30ean abiatuko da Irurtzungo Kultur Etxean. Sarrerak salgai Pikuxar elkarte eta tabernan eta www.bertsosarrerak.eus web orrialdean.