GARA

EH 11 Kolore ekimenak Aniztasunaren Korrikaldia antolatu du

EH 11 Kolore ekimenak 19. Korrikaren barruan egingo den Aniztasunaren Korrikaldian parte hartzera deitu du, «Euskarak hamaika kolore» lemapean, heldu den martxoaren 21ean, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean.

«Jarrera arrazista eta xenofoboak sustatu nahi izan diren urte honetan eta euskal jendartea bere jatorriaren edo sinesmenaren arabera sailkatzeko izan diren saioen aurrean, EH 11 Kolorek eragile sozialak, instituzionalak eta jendartea bera «gure herrian dugun erlijio, jatorri eta kultur aniztasunaren balioaren defentsan jarrera irmoa azaltzera» gonbidatu nahi ditu.

Aniztasunaren Korrikaldiak bost kilometro egingo ditu Irungo mugako bidetik, martxoaren 21ean, 13.00etan.