Hogeita hamabost euskal preso politiko gose greban daude, Uribetxeberriarekin elkartasunez

Villefranche sur Sâone, Sevilla II eta Castello IIko hogeita zortzi euskal preso politikok gose greba abiarazi dute goizean Iosu Uribetxeberriari elkartasuna adierazte aldera. Gauerdian, Fresnesko espetxeko beste zazpi preso batu zaizkie.

Naiz.info|Donostia|2012/08/09

Iosu Uribetxeberriak bigarren eguna du gose greban eta euskal preso politiko hainbat gose greba burutzen ari dira, Etxerat elkarteak goizean adierazi duenez.

Villefranche sur Sâone, Sevilla II eta Castello IIko hogeita zortzi euskal preso politikok jada baraualdia abiarazi dute.

Etxeratek jakinarazi duenez, gauerditik aurrera Fresneseko espetxean dauden euskal preso politikoetako zazpik bat egin dute protestaldiarekin. Orotara, beraz, 35 preso izango dira Iosu Uribetxeberriaren askatasuna exijitzeko gose greban.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK