Partida eskasa jokatu du Athleticek Betisen aurka. Hutsune asko zituen hamaikakoan eta asko igarri du taldeak, batez ere atzekaldean. Izan ere, andaluziarrek egindako golak defentsa lanetan egindako hutsetatik etorri dira.
Betis 0 eta 3 aurreratu da markagailuan lehen zatian. Ruben Castrok, Jorge Molinak eta Beñatek egin dituzte golak. Bigarren gola jaso ondoren Ruiz de Galarreta zelairatu du Bielsak Iturrasperen ordez eta atsedenaldian Aduriz eta Ibai sartu dira.
Aldaketek beste itxura bat eman diote Athletici eta partida berdintzea lortu dute De Marcos eta San Josek egindako bi golei esker. Hala ere, azken hamar minutuetan egindako lan guztia pikutara bidali dute eta Pozuelo eta Jorge Molinaren golek garaipena eman diote Betisi.

Musika
Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Euskal Herria
El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Euskal Herria
«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Euskal Herria