Bilboko Brankak jakitera eman duenez, Erromako Auzitegiak onartu egin du Auzitegi Nazionalak Lander Ferndandez santutxuarra Espainiaratzeko eskaera.
Iturri berberen arabera, erabakia ez da irmoa, eta defentsak hamar eguneko epea du erabakiari helegitea aurkezteko.
Lander Fernandez pasa den ekainean atxilotu zuten Erromako Garbatella auzoan. Espetxeratu egin zuten lehenengo, eta ondoren etxe barruko arrastatzea agindu zuen epaileak.
2009an jazarpen poliziala jasan izana salatu zuen eta handik gutxira Barajasko aireportuan atxilotu zuten Venezuelatik bueltan zetorrela. Espetxeratu egin zuten, autobus baten kontrako eraso batekin zerikusia zuelakoan.
Gutxira askatasuna berreskuratu zuen, fidantzapean.
2010ean Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion eta urtebete beranduago Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

