NAIZ.INFO
BAIONA

Sexu-erasoagatik salaketa egin du neska batek Baionako bestetan

Baionako suprefetak eta fiskalak baieztatu dutenez, sexu-eraso bat izan da Baionak bestetan. «Larritasun arineko» gertakaritzat jo du Anne Kayannakis prokuradoreak.

Patrick Dallennes Baionako suprefetak eta Anne Kayannakis fiskalak baieztatu dutenez, neska batek salaketa aurkeztu du, asteazken eta ostegun arteko gauean sexu erasoa jasan zuela-eta, Kazeta.infok jaso duenez.

Kayannakisek esan duenez, «larritasun arineko» gertakaria izan da eta horregatik ez dute horren berririk eman orain arte. Beste hainbat jazoerarekin batera heldu den astelehen arratsaldean egingo duten besten balantzean jakinarazteko asmoa zuten.

Antza denez, neska gazte bat bortizki hartu zuten eta sexu izaerako ukituak egin zizkion gizonezko batek. Emakumea oihuka hasi zen eta erasotzaileak alde egin zuen.